Osasunak Getaferen aurkako partida prestatzen jarraitzen du
Lehen Taldea
21 mai. 2026
Taldeak Taxoaren entrenatu du gaur goizean
Club Atlético Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren, atzo Espanyolen aurka jokatutako partidaren ostean. Ohi denez, partidaren ondorengo egunean, taldeak bi taldetan lan egin du. Minutu gehien jokatu zituzten futbolariek errekuperazio lanak egin dituzte, eta gainerakoek konpentsazio lanak egin dituzte.
Moro ez da entrenatu eskuineko hankako bizeps femoralean lesio muskular bat izan duelako.
Taldea asteazkenean itzuliko da lanera, Sadarren ateak itxita egingo duen saioarekin. Ostegunean eta ostiralean, Osasunak Taxoaren entrenatuko du.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak