Osasunak Getaferen aurkako partida prestatzen jarraitzen du
Bihar, taldeak ateak irekita lan egingo du Taxoaren
Club Atlético Osasunak lan saioa egin du gaur Taxoaren Mallorcaren aurkako partida prestatzen jarraitzeko. Partida Sadarren jokatuko da martxoaren 7an, larunbatean, 14:00etatik aurrera. Talde gorritxoak lan karga txikiagoko saioa egin du gaur, ohikoa den bezala. Entrenamenduan aktibazioa, baloi geldia eta futbol tenisa egin da.
Iker Benitok belauneko lesioa sendatzen jarraitu du.
Taldeak bihar amaituko du partidaren prestaketa, Taxoaren 11:00etatik aurrera ateak irekita egingo den entrenamenduarekin. Ondoren, Alessio Liscik prentsaurrekoa eskainiko du entrenamendua amaitu eta gero, eta Radio Osasunan eta Osasuna TVn jarraitu ahal izango da.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak