Osasunak 2028ra arte berritu du Kike Barja
Partida abuztuaren 1ean izango da, Carrow Roaden, eta gorritxoek Ingalaterran egingo duten prestaketa saioa itxiko du
Club Atlético Osasunak lagunarteko partida jokatuko du Norwich City Football Cluben aurka denboraldiaurrean. Partida abuztuaren 1ean izango da, larunbata, 16:00etan (15:00etan Erresuma Batuan), talde ingelesaren estadioan, Carrow Roaden. Laster, bertako klubak sarreren salmentari buruzko xehetasunak emango ditu.
Norwich Championshipen ari da, Ingalaterrako bigarren maila indartsuan, eta bederatzigarren postuan amaitu du denboraldia. Philippe Clement belgikarrak zuzentzen du taldea eta bere bost jokalarik jokatuko dute hurrengo Munduko Kopa: Kenny McLean (Eskozia), José Córdoba (Panama), Ali Ahmed (Kanada), Anis Ben Slimane (Tunisia) eta Mohammed Toure (Australia). Amaitu berri den denboraldiko golegile nagusia Jovon Makama ingelesa izan da, 13 tantorekin (10 ligan eta 3 FA Cupen).
Talde gorritxoak uztailaren 27tik abuztuaren 1era bitartean Britainia Handian egingo duen prestaketa-lanari amaiera emango dio partidak. Bere egonaldian zehar, Osasunak bere basea Norwichen ezarriko du eta Avant Training Centre "kanariarren" kirol hirian trebatuko da.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak