Osasunak Getaferen aurkako partida prestatzen jarraitzen du
Taldea Sadarren entrenatu da
Club Atlético Osasunak entrenamenduei ekin die berriro eta Real Madriden aurkako partida prestatzen hasi da (otsailaren 21ean, larunbata, 18:30ean, Sadarren). Talde gorritxoa Sadarren aritu da, ateak itxita, asteburuan prezipitazio handiak jaso zituzten Taxoareko zelaiak berreskuratzeko helburuarekin. Alessio Liscik zuzentzen duen taldeak aktibazio, kontserbazio, baloi geldi, eraso eta defentsa ariketak eta partida murriztua burutu ditu.
Iker Benitok belauneko lesioa sendatzen jarraitu du, eta Enzo Boyomok, Celtaren aurka jasandako lesioaren ondorioz, ez du saioan parte hartu. Era berean, ez dira aritu Arguibide eta Osambela, joan den igandean Osasuna Promesasek Unionisten aurka egindako partidan parte hartu baitzuten. Bestalde, Víctor Muñoz lan-karga txikiagoarekin aritu da. Osasuna Promesaseko Stamatakis, Alex Jimenez, Ibai Arrasate, Asier Bonel eta Kepa jokalariek hartu dute parte saioan.
Taldeak bihar entrenamendua egingo du, ateak itxita, Sadarren. Ostegunean, berriz, Taxoaren entrenatuko da, ateak irekita, 11:20etatik aurrera, eta ostiralean Taxoaren, 11:00etatik aurrera, partida prestatzen amaituko du.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak