Lehen Taldea 05 ots. 2026

Osasunak 20 jokalari deitu ditu Celtaren aurka jokatzeko 

Alessio Liscik zuzentzen duen taldeak Celtaren aurka jokatuko du bihar, otsailak 6, 21:00etatik aurrera Abanca Balaidosen

Club Atlético Osasunak 20 jokalari deitu ditu Real Club Celtari bisita egiteko bihar, otsailak 6 ostirala, 21:00etatik aurrera Abanca-Balaidosen. Alessio Liscik deialdiaren berri eman du partidaren aurreko azken entrenamenduaren ostean. Baja dira Torró, txartel pilaketagatik, Moncayola, arnasketa-koadro batengatik, eta Iker Benito, belauneko lesioa sendatzen jarraitzen duena.

Deialdia

Atezainak: S. Herrera eta Aitor Fdez.

Atzelariak: Juan Cruz, Herrando, V. Rosier, Javi Galán, Boyomo, Abel Bretones, Catena eta Arguibide.

Erdilariak: Iker Muñoz, Aimar, Rubén García, Moi Gómez eta A. Osambela.

Aurrelariak: Raúl, Kike Barja, Budimir, Moro eta Víctor M. V.