LEhen Taldea 13 abu. 2025

Osasuna Taxoaren entrenatu da eta Real Madriden aurkako partida prestatzen jarraitzen du 

Gorritxoek asteko bigarren saioa burutu dute eta bihar 10:30etatik aurrera entrenamendua egingo dute ateak irekita

Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren eta asteko bigarren lan saioa burutu du. Alessio Liscik zuzentzen duen taldea aktibazio ariketak, progresio jokoa, defentsa lerroaren lana, amaierak, eraso/defentsa egoera eta partida egiten aritu da.

Iker Benitok ezker orkatilako lotailu-lesioa sendatzen jarraitzen du. Raul Chasco Osasuna Promesaseko jokalariak lehen taldearekin osatu du lan saioa.

Gorritxoak bihar entrenatuko dira Taxoaren 10:30etatik aurrera ateak irekita egingo den saioan eta Real Madril C. F. taldearen aurkako partida prestatzen jarraituko dute (abuztuak 19, asteartea, 21:00etan, Santiago Bernabeu).