Lehen Taldea 29 abe. 2025

Osasuna entrenamenduetara itzuli da Athletic Cluben aurkako partidua buruan 

Javi Galanek taldekide berriekin osatu du lehen saioa

Cllub Atlético Osasuna lanera itzuli da gaur goizean, Ligako etenaldia dela eta astebeteko oporraldia izan ostean. Gaurko saioan, Javi Galanek izan du berritasuna, taldekide berriekin lehen aldiz aritu baita. Aktibazioa, rondoak, kontserbazioa eta partida izan dira ariketak. Alex Jimenez eta Carlos Lumbreras Osasuna Promesaseko jokalariek osatu dute entrenamendua.

Aimar Oroz eta Asier Osambela ez dira bi prozesu birikoengatik entrenatu. Bestalde, Sheraldo Becker ez da bertan izan, arazo pertsonalengatik. Gainera, Enzo Boyomok Afrika Kopan jarraitzen du Kamerunekin eta Iker Benitok belauneko lesioa sendatzen jarraitu du.

Bihar, taldeak asteko bigarren entrenamendu saioa egingo du, Taxoaren, 11:00etatik aurrera. Biharkoaz gain, Osasunak beste hiru saio egingo ditu urteko lehen partida prestatzeko. Asteazkenean, hilak 31, ateak itxita egingo da entrenamendua Sadarren, eta ostegunean ateak irekita Taxoaren, 12:20etatik aurrera. Ostiraleko entrenamendua ateak irekita egingo da 11:00etan.