Osasuna Promesas 02 abu. 2026

Miguel Auría, C. D. Mirandésera utzita

Osasunak harrobiko jokalariaren kontratua beste bi denboraldiz luzatzeko aukera izango du

Club Atlético Osasunak akordioa lortu du Club Deportivo Mirandesekin Miguel Auriaren lagapena lortzeko 2026-2027 denboraldirako. Burgoseko taldeak ez du jokalari gorritxoa erosteko aukerarik izango. Osasunak, Auriarekin duen lotura 2027ko ekainaren 30ean amaitzen delarik, harrobiko jokalariaren kontratua beste bi denboraldiz luzatzeko aukera gordetzen du.

Miguel Auría Olazábalek (Iruñea, 2005eko apirilaren 6a) Lehen RFEF mailan jokatuko du datorren denboraldian C. D. Mirandesen taldean. Pasa den denboraldian LaLiga Hypermotionetik jaitsi zen taldea eta hurrengo denboraldian galdutako postua berreskuratu nahi du. Auria infantil mailatik dago klubaren beheko mailetan, eta aurreko denboraldian Osasuna Promesasen taldean jokatu zuen, gorritxoen bigarren taldearekin eta Subizarekin agerpenak txandakatu ondoren. Denboraldiaurre honetan Ramisen aginduetara egon da lehen taldearekin, eta iragan asteazkenean Osasunak Ipswich Townen aurka 1-2 irabazi zuen partiduan gola sartu zuen.