Lehen Taldea 12 urr. 2026

Luis Miguel Ramisek ez du Osasunako entrenatzaile izaten jarraituko

Klubak entrenatzaile katalanak lehen taldean egindako etapa amaitzea erabaki du

Club Atlético Osasunak erabaki du Luis Miguel Ramisek ez duela lehen taldeko entrenatzaile lanetan jarraituko. Erabakia gaur goizean hartu du zuzendaritza batzordeak, kirol zuzendaritzaren irizpidea berretsiz. Jose Manuel Gil, Ivan Madroño, Miguel Angel Fernandez eta Jose Fajardo lantaldeko kideek ere amaituko dute euren ibilbidea entitatean.

Club Atlético Osasunak eskerrak eman nahi dizkie Luis Miguel Ramisi eta bere staffeko kideei egindako lanagatik eta zorte ona opa die etorkizuneko erronka profesionaletan.