Lehen Taldea 12 ira. 2026

Porrota Sadarren (0-2)

Osasunak porrota jaso du Espanyolen aurka, Robertok lehen zatian sartutako bi golekin

Osasunak porrota jaso du Espanyolen aurka (0-2) Sadarren, Robertok lehen zatian sartutako bi golekin.

Partidua hasi eta bereala Robertok sartu zuen trantsizio bat aprobetxatuz. Osasunak azkar erreakzionatu zuen eta, bi minutu geroago, Budimirren burukada bat langa urratuz joan zen. Jarraian, Raulek buruz egindako erremate bat izan zuen, desbideratuta atera zena, eta, hurrengo jokaldian, gorritxoen "9"ak falta argia izan zuen area barruan. Epaileak ez zuen penalti gisa adierazi, eta VARetik ez zen akatsa zuzendu. Robertok, geroxeago, defentsan hartutako erabaki txar bat aprobetxatu eta 0-2koa jarri zuen markagailuan. Hurrengo jokaldian, Ruben Garciak gola sartu zuen, baina epaileak gola baliogabetu zuen, baloiak atzeko lerroa gainditu baitzuen Kike Barjaren erdiraketa baino lehen. Minutuek aurrera egin ahala, Osasunak kontrol handiagoa izan du, baina ez du aldea murrizteko aukera argirik izan, Iker Muñozek egindako errematea izan ezik.

Bigarren zatian, Luis Miguel Ramisek aldaketak egin zituen aldea murrizteko tantoaren bila, eta Osasunak baloiaren jabetza handiagoa izatea lortu zuen. Hala ere, gorritxoen saiakerek ez zuten errematatzailerik aurkitu. Partidaren azken txanpan, bai Dubasinek, arearen bihotzetik egindako erremate argiarekin, bai Morok, aurrealdetik egindako jaurtiketa batekin, gorritxoen gola bilatu zuten, baina bietan Dmitrovicek baloia harrapatu zuen.

Osasunaren hurrengo partida irailaren 16an izango da, asteazkena, Atletico Madriden aurka, Riyadh Air Metropolitanon, 19:00etatik aurrera.

    Aurkariaren hamaikakoak

    Titularrak

  • Marko Dmitrovic
    13 Marko Dmitrovic
  • Leandro Cabrera
    6 Leandro Cabrera
  • Clemens Riedel
    5 Clemens Riedel
    Txartel horia 40'
  • Omar El Hilali
    23 Omar El Hilali
    Txartel horia 45'
  • Roger Hinojo
    21 Roger Hinojo
    Txartel horia 87'
  • Edu Expósito
    8 Edu Expósito
    Min kanpora 89'
  • Tyrhys Dolan
    24 Tyrhys Dolan
    Min kanpora 66'
  • Urko González de Zárate
    4 Urko González de Zárate
  • Marcos Fernández
    18 Marcos Fernández
    Min kanpora 66'
  • Javi Hernández
    28 Javi Hernández
    Min kanpora 80'
  • Roberto Fernández
    9 Roberto Fernández
    Gola 3' Gola 17' Min kanpora 80'


  • Ordezkoak

  • Pere Milla
    11 Pere Milla
    Min sarrera 80'
  • Vanja Drkusic
    16 Vanja Drkusic
    Min sarrera 89'
  • Bryan Zaragoza
    15 Bryan Zaragoza
    Min sarrera 80'
  • Cala
    22 Cala
    Min sarrera 66'
  • Gabriel Moscardo
    20 Gabriel Moscardo
    Min sarrera 66'

Joko denbora: 93min.