Club Atlético Osasunak eta Alessio Liscik euren bideak banatu dituzte
Klubak eskerrak eman dizkio atzelari madrildarrari elastiko gorritxoa defendatu duen 164 partidetan erakutsitako konpromisoagatik
Club Atlético Osasunak eta Juan Cruzek datorren ekainaren 30ean amaituko dute euren arteko kontratu harremana, sei denboraldiren ostean. Atzelari madrildarrak 164 partida jokatu ditu elastiko gorritxoarekin eta Lehen Mailan sei egonaldi lortzen lagundu du, baita Europako sailkapen bat eta Errege Kopako azpitxapelketa bat ere. Hala ere, eskainitako errendimendu handiaren gainetik, Juan Cruzek bere lehen denboralditik taldekideen eta zaleen errespetua eta maitasuna irabazi zituen eta balioak defendatzen jakin zuen.
Club Atlético Osasunak eskerrak eman nahi dizkio Juan Cruzi bere ibilbide luzeagatik, beti erakutsi baitu bere konpromiso eta laguntasuna modu eredugarrian. Halaber, etorkizuneko erronka profesionaletan arrakastarik onena opa diogu.
Bihar, asteazkena, 11:30ean, Juan Cruzek agur-prentsaurrekoa eskainiko du Sadarren, Osasuna TV eta Radio Osasunaren bitartez jarraitu ahal izango dena.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak