Lehen Taldea 31 mar. 2026

Osasuna lanera itzuli da

Gorritxoek aste honetan egingo dituzten 5 entrenamenduetako lehena burutu dute

Club Atlético Osasuna lanera itzuli da gaur goizean, eta Taxoaren ateak irekita egin du lan saioa. Alessio Liscik zuzentzen duen taldeak rondo, kontserbazio eta futbol ariketak egin ditu.

Iker Benitok ariketa batzuk egin ditu lankideekin bere errekuperazio planaren barruan. Moro, berriz, lan-karga txikiagoarekin aritu da. Gainera, Osambelak eta Arguibidek eskakizun fisiko txikiagoarekin egin dute saioa, igandean partida bat jokatu baitzuten Promesasekin. Budimir eta Victor Muñozek euren selekzioekin kontzentratuta jarraitzen dute.

Gorritxoak bihar entrenatuko dira Taxoaren 11:00etatik aurrera. Ligako partidaren prestaketa hiru saio gehiagorekin osatuko dute. Ostegunean ateak itxita entrenatuko dute Sadarren, ostiralean ateak irekita Taxoaren eta larunbatean Sadarren ateak irekitako saio batekin itxiko dute partidaren prestaketa.