Lehen Taldea 23 urr. 2026

Osasunak prestaketa lanarekin jarraitu du Taxoaren

Gorritxoak bihar arituko dira Taxoaren, ateak irekita, 10:30etik aurrera

Osasunak Sevillaren aurkako partida prestatzeko lan saio berri bat egin du gaur, ateak irekita, Taxoaren (urriaren 26an, astelehena, 21:00etan, Ramon Sanchez-Pizjuan estadioan). Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldeak teknika, rondo eta futbol ariketak egin ditu.

Del Castillok, Herrandok eta Aimar Orozek errekuperazio prozesuekin jarraitu dute.

Gorritxoak bihar entrenatuko dira ateak irekita Taxoaren 10:30etatik aurrera eta igandean entrenamendua egingo dute ateak itxita.