Lehen Taldea 21 urr. 2026

Osasuna lanera itzuli da eta Sevillaren aurkako partida prestatzen hasi da 

Sevillaren aurkako partida prestatzeko bost entrenamendu saioetako lehena burutu dute gorritxoek

Club Atlético Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren eta entrenamenduetara itzuli da Real Racingen aurka irabazi ostean. Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldeak entrenamendu saio bat egin du eta aktibazio, teknika eta jabetza ariketak burutu ditu.

Asier Bonel taldearekin aritu da errekuperazio prozesuaren barruan. Del Castillok, Herrandok eta Aimar Orozek errekuperazio prozesuekin jarraitu dute.

Gorritxoek lau entrenamendu saio gehiago egingo dituzte Sevillaren aurkako partidua prestatzeko (urriaren 26an, astelehena, 21:00etan, Ramon Sanchez-Pizjuan estadioan). Ostegunean (10:30ean), ostiralean (10:45ean) eta larunbatean (10:30ean) ateak irekita Taxoaren eta igandean ateak itxita.