Jagoba Arrasate: "Osasunak behar nauela eta lagundu diezaiokedala sentitzen dut"
Berriatuko entrenatzaileak gorritxoak igande honetako partida prestatzen hasi diren saioa zuzendu du.
Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren, Jagoba Arrasatek gorritxoen entrenatzaile gisa zuzentzen duen lehen saioan, eta Racingen aurkako partida prestatzen hasi dira (urriak 18, igandea, 14:00etan, Sadarren). Taldea aktibazio-, jabetza-, futbol- eta amaiera-ariketak egiten aritu da.
Herrando, Moro, Del Castillo eta Asier Bonelek errekuperazio prozesuekin jarraitu dute. Gainera, Kike Barjak bakarka lan egin du giharretako mina dela eta. Bestalde, Aimar Orozek sendatze-prozesuari ekin dio, Clínica Universidad de Navarran egindako probek baieztatu egin baitute lesioa duela ezker hankako iskiotibialean eta bilakaeraren zain dago.
Gorritxoak bihar entrenatuko dira berriro, 10:30etik aurrera ateak irekita egingo den saio batean, eta ostiralean, ateak irekita, eta larunbatean, ateak itxita, beste bi saioekin itxiko dute ligako partidaren prestaketa.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak