Arguibide: "Harro egoteko modukoa da, txikitatik amesten duzun zerbait"
Lehen Taldea
07 urr. 2026
Budimir eta Rockson berriz entrenatu dira
Osasunak beste entrenamendu saio bat egin du gaur goizean Taxoaren, ateak itxita. Luis Miguel Ramisek zuzentzen duen taldeak datorren igandean Real Betisi bisita egiteko plana landu du (La Cartuja, 18:30ean).
Budimir eta Rockson lanera itzuli dira, biek euren selekzioen kontzentrazioetan parte hartu ostean. Morok, Herrandok eta Asier Bonelek giharretako lesioak sendatzen jarraitu dute.
Taldea bihar arituko da Taxoaren, ateak irekita, 10:30etik aurrera, eta larunbatean amaituko du prestaketa, ateak itxita.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak