Osasuna lanera itzuli da Real Betisen aurkako partidua prestatzeko
Lehen Taldea
06 urr. 2026
Club Atlético Osasunak igandean La Cartujan Real Betisen aurka 18:30ean jokatuko duen partida prestatzen jarraitu du, Taxoaren ateak itxita egin den entrenamendu saioarekin. Taldeak partidu plana landu du.
Morok, Herrandok eta Asier Bonelek giharretako lesioak sendatzen jarraitu dute. Rocksonek, bere aldetik, bakarka egin du lan Taxoaren, Ghanako selekzioarekin kontzentraziotik itzuli ondoren. Budimir atzo Kroaziako selekzioarekin egon zen Espainiaren aurka jokatu zuen partiduan.
Taldeak beste entrenamendu bat egingo du bihar ateak itxita. Biharkoa, aste honetan Luis Miguel Ramisen taldeak osatuko dituzten bost saioetatik hirugarrena izango da.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak