Lehen Taldea 29 ira. 2026

Osasunak asteko bigarren entrenamendu saioa burutu du

Gorritxoak indar-zirkuituko ariketak eta defentsako lana egiten aritu dira

Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren eta asteko bigarren entrenamendua burutu du. Gorritxoek indar-zirkuituko ariketak eta defentsako lana egin dituzte.

Moi Gomezek eta Aimarrek bigarren entrenamendua burutu dute taldearekin. Bestalde, Valentin Rosier partzialki aritu da taldearekin, azken errekuperazio-prozesuaren barruan. Era berean, Jorge Herrandok eta Raúl Morok lesioak sendatzen jarraitu dute. Asier Bonel ez da entrenatu joan den asteburuan Osasuna Promesasekin jokatu zuen partidan giharretako lesioa izan ondoren.

Luis Miguel Ramisek zuzentzen duen taldea bihar goizeko 10:30etatik aurrera entrenatuko da ate irekiko saio batean. Gainera, ostegunean, ostiralean, larunbatean eta igandean entrenatuko dira gorritxoak, 10:30etik aurrera, ateak irekita.