Lehen Taldea 22 abu. 2026

Osasunak Taxoaren lan egin du Levanteren aurkako partidua prestatzen

Gorritxoak bihar entrenatuko dira ateak itxita eta ligako partidaren prestaketa osatuko dute

Club Atlético Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren eta Levante Union Deportivaren aurkako partida prestatzen jarraitu du. Luis Miguel Ramisek zuzentzen duen taldeak lan birsortzailea egin du.

Rockson Yeboahk bere lankide berriekin batera osatu du birsortze lana, eta ondoren lan osagarria egin du banaka. Valentin Rosierrek eskuin hankako bizeps femoraleko lesioa sendatzen jarraitu du.

Gorritxoek bihar osatuko dute Levanteren aurkako partidaren prestaketa (abuztuak 24, astelehena, 19:30ean, Sadarren) Taxoaren ateak itxita entrenatuz. 12:30ean, Luis Miguel Ramisek prentsaurrekoa eskainiko du OsasunaTVn eta Radio Osasunan zuzenean jarraitu ahal izateko.