Lehen Taldea 11 mar. 2026

Osasunak asteko bigarren saioa egin du 

Gorritxoak bihar entrenatuko dira ateak itxita Sadarren

Club Atlético Osasunak entrenamendu saio berria egin du gaur goizean Taxoaren eta Realaren aurkako partida prestatzen jarraitu du. Alessio Liscik zuzentzen duen taldeak aktibazio ariketak, eraso eta defentsa egoerak, partida baldintzatuak eta futbol murriztua egin ditu.

Iker Benitok belauneko lesioa sendatzen jarraitu du. Raul Garcia de Harok, klubaren baimenarekin, ez du saioan parte hartu gai pertsonal baten ondorioz.

Gorritxoak bihar entrenatuko dira berriro Sadarren ateak itxita egingo duten saioan eta Realaren aurkako partida prestatzen jarraituko dute (martxoak 15, igandea, 21:00etan, Anoeta).