Osasunak Getaferen aurkako partida prestatzen jarraitzen du
Club Atlético Osasuna Sadarren aritu da gaur goizean, ateak itxita, eta Gironaren aurkako Ligako partida prestatzen jarraitu du (larunbata, urtarrilak 10, 18:30ean, Montilivi). Gorritxoak eboluzio ariketak, partida plana eta futbola egiten aritu dira.
Enzo Boyomo ez da entrenatu Kamerungo selekzioarekin Afrika Kopa jokatzen jarraitzen duelako. Bestalde, Iker Benitok belauneko lesioa sendatzen jarraitu du. Osasuna Promesaseko Mauro eta Stamatakis jokalariek lehen taldearekin osatu dute saioa.
Biharko entrenamendua ateak itxita egingo da azkenean. Izan ere, eguraldi txarra aurreikusten bada, taldeak estrategia soilik landuko du jokalekuan, eta estrategia hori modu pribatuan garatu ohi da. Karga txikiko ohiko saioa, jarraian egin ohi dena eta oraingo honetan jendearentzat irekia dena, gimnasioan egingo da. Ostiraleko saioa ateak irekita egingo da Taxoaren.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak