Lehen Taldea 15 uzt. 2026

Eguneko bigarren entrenamendu saioa

Club Atlético Osasunak bi lan saio egin ditu gaur. Goizekoaren ondoren, arratsaldean, Luis Miguel Ramisek zuzentzen duen taldea indar-zirkuitu baten eta posizio-joko baten bidez entrenatu da. Lucas Torro itzuli da, eta bi entrenamenduak gainerako taldekideekin egin ditu.

Gorritxoek goizeko 10:00etatik aurrera osatuko dute lan astea bihar eta larunbatean, eta ostiralean, berriz, saio bikoitza izango dute. Guztiak Taxoaren izango dira, ate irekian.