Lehen Taldea 08 urr. 2026

Del Castilloren mediku partea 

Proba medikoek lesio txiki bat baieztatu dute ezker izterreko aduktorean

Clínica Universidad de Navarran Romain Del Castillo futbolariari egindako proba medikoek baieztatu dute lesio txiki bat duela ezker izterreko aduktorean, atzoko entrenamenduan min hartu ondoren. Futbolariak errekuperazio lan zehatzari ekingo dio eta eboluzioaren zain geratuko da.