Lehen Taldea 26 api. 2026

Alessio Lisci: "Asko gozatu behar dugu gaurkoaz" 

Osasunako entrenatzaileak garaipena eta 42 puntuak lortu izana baloratu ditu

Alessio Lisci Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Sevillaren aurka garaipena lortu ostean (2-1): "Lanak ez du inoiz gezurrik esaten. Lan egin behar da, eta azkenean gauzak atera egiten dira. Gaur oso berandu irten dira, baina partida aztertuta oso zaila zen jokoan jarraitutasuna izatea. Jokalarien garaipena da eta orain salbazioa ia eginda daukagu. Balio handia eman behar zaio, gainera bost jardunaldi falta direnean lortu dugu, eta gainera hain borrokatua egonda. Asko gozatu behar dugu gaurkoaz, eta berriro entrenatzean fokalizatuta egon gaitezen, hau ez baita amaitzen".

Entrenatzaile italiarrak aulkitik atera ziren jokalarien ekarpenari garrantzia eman nahi izan zion: "Raulek gol ikusgarria sartu du eta aukera oso argia du, baina gaur denek asko batu dute. Moik ere partida erabat aldatu du, dena besteen aurretik irakurtzen zuen, irteera gehiago eman digu eta aldaketa garrantzitsua izan da". "Zorionak eman nahi dizkiot aulki osoari. Oso ondo entrenatzen duten jokalariak dira", gaineratu zuen.

Hurrengo erronkei buruz, Liscik honako hau adierazi zuen: "Hurrengoa Barcelona da, ezin dizut haratago hitz egin, partidan kontzentratuta egon behar dugu, estutzen jarraitu eta behar horrekin jokatu". "Oraintxe bertan egin behar duguna azeleragailua zapaltzea da, gauzak irizpidez egitea eta gure asmoa Madriden aurkako partidaren giroa birsortzea da. Talde bikain bat dator, baina irabazi dezakeen talde, klub eta zalerik baldin badago, gu gara", esan zuen.