institutional

Noticias Osasuna

go back

Informazioa

2 Maiatza - 17:00

Osasunak Jagoba Arrasateri eskerrak emateko liburu batean parte hartzera gonbidatu ditu bazkide eta zaleak

Klubak jarraitzaile gorritxoen testuak bilduko ditu entrenatzaileari oroigarri bat emateko

Club Atlético Osasunak azkeneko sei denboraldietan lehen taldeko entrenatzaile izan den Jagoba Arrasateri merezi duen agurra eskaini nahi dio. Horregatik, bazkide eta zaleei laguntza eskatu die, esker oneko liburu bat egiteko. Nahi duten pertsona guztiek entrenatzaileari mezu bat bidaltzeko aukera izango dute. Testu horiek liburu batean bilduko dira, eta Jagobari emango zaizkio denboraldia amaitzean.

2018an gorritxoen aulkira iritsi zenetik, Berriatuko entrenatzaileak kirol arrakastak lortzeaz gain, Osasuna bezalako ehun urteko erakunde baten baloreak ohorez ordezkatzen jakin izan du. Hori dela eta, entitateak  uste du zaleen maitasuna dokumentu bakar batean islatzea Jagoba Arrasterentzat oparirik onena izango litzatekeela.

Parte hartu nahi duten guztiek atari digital baten bidez egin ahal izango dute, gaurtik maiatzaren 15era Club Atlético Osasunaren webgunean egongo dena. Halaber, erakundeak mezu elektroniko bat bidaliko die bazkideei ekintzan parte hartzera gonbidatzeko. Testuak ez dira 150 hitz baino gehiagokoak izango, eta edozein hizkuntzatan idatzi ahal izango dira. Mezu pertsonalak direnez, izen-abizenak aurkeztu beharko dira, eta idatzi bakoitzaren sinadura gisa agertuko dira liburuan. Liburuan agertuko ez den arren, prozesuan mezu elektroniko bat ere eskatuko da, egile bakoitzaren nortasuna egiaztatzeko.

Patrocinadores

Colaboradores