institutional

Noticias Osasuna

go back

Lehen taldea

24 Apirila - 11:30

Osasunak Granadaren aurkako lehia prestatzen jarraitzen du

Taldea ostegun eta ostiraletan arituko da Taxoaren ateak irekita, eta larunbatean amaituko du prestaketa, ateak itxita egingo duen entrenamenduarekin

Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren, igandean Granada Club de Fútbolen aurka jokatuko duen partida prestatzen jarraitzeko (Estadio Nuevo Los Carmenes, 16:15ean). Taldea teknika-, jabetza- eta futbol-ariketen bidez entrenatu da.

Aimarrek, Kike Barjak eta David Garciak errekuperazio prozesuekin jarraitzen dute eta Budimirrek bere atsedenarekin jarraitzen du. Saioan bigarren taldeko Sola, Arguibide eta Christian Mutilva jokalariek hartu dute parte.

Taldea ostegun eta ostiraletan arituko da Taxoaren, ateak irekita, eta larunbatean amaituko du prestaketa, ateak itxita egingo duen entrenamenduarekin.

Patrocinadores

Colaboradores