Sadar estadioa

Fundación: 17 de noviembre de 1920

Sadar kalea z/g, 31006 - Iruñea (Nafarroa)

Edukiera: 18.375 ikusle

Inaugurazio urtea: 1967

Neurriak: 104 m. x 67 m.

Osasuna KAk 1967ko maiatzaren 7an jokatu zuen bere azkeneko partida Donibaneko zelaian. 1921eko maiatzaren 21az geroztik erabilitako estadioari agur esan zion horrela. 1965eko apirilaren 9an ospatutako Bazkide Konpromisarioen batzarrak zelai zaharra saltzea adostu zuen eta 1966ko apirilean Sociedad Navarra SAri traspasatu zion 40 milioi pezeten truke. Beharrezkoa zen estadio berria ikusleendako erosoa izatea, edukiera handiagokoa eta gauez partidak jokatu ahal izateko argiztapen artifiziala edukitzea. Gainera, salmentatik ateratako dirua orduko hartan klubak zuen zor handiari aurre egiteko erabili zen.

Osasuna KAk 10 milioi pezeta ordaindu zuen estadio berria eraikiko zen lursaila eskuratzeko. Eraikuntza lanek 51 milioi pezetako kostua izan zuten eta Donibaneko salmentatik ateratako diruarekin eta aurrezki kutxen maileguen bitartez finantziatuak izan ziren. Obrek hamaika hilabete besterik ez zuten iraun. 14.000 metro kubiko hormigoi erabili ziren eta hauen barrenean 500.000 kilo burni. Egituraren estalkirako 350.000 kilo burni erabili ziren. Sadar estadioak 25.000 ikuslerendako edukiera zuen, horietarik 7.000 eserita. Carlos Erroz Eraikuntzak SA izan zen obrak burutu zituena.

Sadar estadioaren inaugurazioa 1967ko irailaren 2an ospatu zen Real Zaragoza eta Vitoria de Setubal talde portugaldarra aurrez aurre jarriko zituen norgehiagokarekin. Hura izan zen nafarrek antolatutako lehen hiruren arteko txapelketa, hain data berezirako espreski prestatua. Ohorezko sakea Osasuna KAko presidenteak, Jacinto Saldise jaunak, burutu zuen estadioaren arkitektoa zen Tomas Arrarasek lagunduta. Partida arratsaldeko zortzietan ospatu zen eta beharrezkoa izan zen argi artifiziala. Estadioa, bere lau iskinetan kokatutako lau dorrek argiztatu zuten. Horietariko bakoitzak 36 foku zituen eta hegal bakoitzean 19 islatzaile zeuden.

Partida hasi aitzin, San Fermingo erretoreak estadioa bedeinkatu zuen zuzendaritza gorritxoak, bertako autoritateek eta bestelako pertsona garrantzitsuek lagunduta. Hirukian parte hartuko zuten hiru taldeek zelaian barrena desfilatu zuten Iruñeko Udalaren dantza taldearen gibeletik. La Pamplonesa izan zen musika jartzearen arduraduna. Horretaz gain, Osasuna KAren maila baxuen formazio olinpikoa izan zen joko zelaian.

Hiruki txapelketa: Hiruren arteko txapelketa Osasuna KAk, Real Zaragozak eta Vitoria de Setubal talde portugaldarrak jokatu zuten. Lehen partida, inaugurazioaren egunean bertan ospatu zena, aragoar eta portugaldarrak jarri zituen aurrez aurre eta bana amaitu zen. Estadio berrian egindako lehen gola Pedras-ek, Vitoriako jokalariak, egin zuen 57.minutuan.

Hurrengo partida, gorritxo eta portugaldarren artekoa, egun bat geroago ospatu zen gorritxoen garaipenarekin hiru eta batekoagatik. Osabak sartu zuen 28. minutuan Osasuna KAren lehen gola Sadarren. Irailaren 4ean Txapelketa amaitu zen Osasuna KA 0 – Real Zaragoza 3 partidarekin batera. Inaugurazio ekitaldiei amaiera emateko afaria ospatu zen Iruñeko Tenis Clubean. Bertan izan ziren besteren artean agintariak eta txapelketan parte hartutako taldeak.

Osasuna KAk estadio berrian jokatuko zuen lehen liga partida 1967ko irailaren 17an ospatu zen 17:00etan Xixongo Spotingen aurka. Bigarren mailako partida hura banako emaitzaz amaitu zen Jordanak Osasunaren aldeko gola egin zuelarik eta 16.000 ikusleren aurrean.

77/78 denboraldian jasan zuen Sadar estadioak bere lehen aldaketa estetikoa. Orduan jarri baitziren babes hesiak Espainiako Futbol Federazioak hala agindu baitzien Lehen zein Bigarren Mailako talde guztiei segurtasun arrazoiak zirela medio. Eta 81/82 kanpainan lehen aldiz eman zuten telebistaz zuzenean Sadarren jokatutako partida bat. Osasunak irabazi zuen partida hura FC Bartzelona 3-2koagatik gaindituta.

Tribuna berria: ESadar 1989an berritua izan zen Goiko Tribuna Nagusia eraikiz. 561 milioi pezeta kostatu zituen horrek. Garai hartako zorrik gabeko Osasuna KA, administrazioak burutuko zuen saneamendu planetik at geratu zen eta kinielengatik ere ez zen dirua jasotzerik aurreikusten. Orduko presidentearen, Fermin Ezkurra jaunaren, erantzuna tribuna berria Futbol Liga Profesionalak bere gain hartuko zuen zor pribatuari egotziz eraikitzea izan zen. Aldaketa honekin, estadioa 30.000 ikuslerendako edukiera izatera pasa zen. Urte batzuen buruan murriztuko zen edukiera hura, UEFAren gidalerro berriek, segurtasun arrazoiengatik, estadio guztiek soilik eserlekudun tokiak izatera behartu baitzuten.

1998ko abenduan, Osasuna KAk bere lehendabiziko denda ofiziala ezarri zuen estadiobean. 1999ko maiatzaren 29an, estadioaren atzealdean kokaturik dauden Osasuna KAren bulegoak ofizialki inauguratu ziren. Ordura arte, talde gorritxoaren administrazio lana Gaztelu enpantzan kokaturik zeuden bulego karismatikoetan egiten zen.

1999ko urtarrilean aldaketa berri bat gorpuztu zen: bideomarkagailu moderno bat jarri zen gol tribunaren eta Tribuna nagusiaren arteko anguluan. 1999Ko azaroaren 13an Osasuna KAren egoitza sozial berria inauguratu zen eta baita Sadar estadioko batzar gela ere. Sail hauek, bulegoen moduan, Gaztelu Enparantzan kokaturik zeuden ordura arte.

99/00 denboraldiak hainbat aldaketa ekarri zizkion estadioaren kanpoaldeari. Denboraldi honetan bi jatetxe ireki zituzten joko zelaiaren kanpoaldean. Estadioko prentsa aretoa ere lekuz aldatu zen.

Era berean, 02/03 denboraldiak berrikuntza ugari ekarri zizkion estadioari. Aintzineko prensa kabinak estadioaren goiko tribunara pasa ziren. Kokapen berriak erosotasuna ekarri zien hedabideei eta telebistadun kabina modernoak izatera pasa ziren. Kazetarien aurreko lekuak eserleku VIP batzuk jartzeko baliatu ziren. Gainera, Osasunaren irudiez hornitutako bi lona erraldoi paratu ziren estadioaren kanpoaldean horrela Sadar estadioaren itxura hobetuz. Aldagelen tunela ere garai berrietara egokitu zen.

Osasuna KAren lan administratiboa hazi egin zen eta hortaz bulegoak handitu egin ziren hiru bulego berri eta bilera gela bat eraikiz. 2003Ko maiatzaren 14an Peña Osasunisten Federazioak independienteki eta erosoago lan egin ahal zezan lokal bat inauguratu zen.

Garai berriei egokituriko estadio modernoa sortzeko lanaren gailurra 2003ko udan iritsi zen. Estadioko harmaila goitik behera aldatu zen. Obra handi honekin estadioaren beheko aldea ia bi metro altuago jarri zen zelaiarekin alderatuta ikusleek hobe ikus zezaten. Bertaratutakoak erosoago egon zitezen eserleku berriak jarri ziren ere. Hegalak eta fondoak zabaldu ziren eta banku zaharrak metakrilatozko banku moderno eta berri batzuengatik aldatu ziren. Gradatik bereizteko hesiak ere kendu ziren. Estadioaren bi aldeetan kokatutako bi bideomarkagailu berrik estadioaren barruko berritzeari amaiera eman zioten. Uda hartan bertan, fatxada nagusian kokatutako Osasuna Fundazioaren egoitza berria inauguratu zen.

Taxoareko instalazioak

Taxoareko Kirol Instalazioak 1982. urtean eraiki zituen Osasuna Klub Atletikoak Fermin Ezcurra Esain jauna presidente zelarik

Taxoareko instalazioak

Horrela adierazten du Taxoareko Instalazioetako eraikin nagusian inaugurazio egunaz geroztik dagoen bereizgarriak. 1982ko uztailean, Fermin Ezcurra presidente zela, Taxoareko instalazioak inauguratu ziren. 80.000 m karratuko eremu honekin Klubak aspalditik zuen harrobia lantzeko asmoa bete zen. Futbol eskola bat sortu zen etorkizuneko lehen talde gorritxoaren jokalariak hezteko asmoarekin.

1987/88 denboraldian, Taxoareko instalazioen ondoan zegoen beste 80.000 metro karratuko lursaila erosi zen.

Bien bitartean, 2001. urtean, Kirol hiria handitu egin zen beste hiru zelai eta bakoitzaren aldagelak eraikiz. Horrela, Taxoareko instalazioek belar naturaleko bi zelai, belar artifizialeko bat, arezko lau eta atezainak entrenatzeko belar naturaleko beste zelai bat izatera pasatu ziren.

Taxoareko futbol eskola 1982ko udan jarri zen martxan. Ordutik hona Kirol hiri horrek Osasuna KAren disziplinan barneratuak izateko helburuarekin hezi ditu hainbat jokalari.

Entrenatzeko leku bat

1980. urtean, momentu hartan presidente zen Fermin Ezcurra Esain jaunak Osasuna KArentzat harrobia ezinbestekoa zela aipatu zuen. Entrenatzeko leku bat beharrezkoa zen bai talde profesionalarendako, bai maila baxuenendako ere.

Horrelaxe sortu zen kirol hiri bat sortzearen ideia. Proiektua gauzatzeko beharrezkoa zen hura eraikitzeko eremu egokia aurkitzea. Garai haietan, tokirik onenak Etxabakoitz eta Taxoaren topatu ziren. Azkenik, bigarren aukera hobetsi zen eta 80/81 denboraldian 80.000 metro kuadroko lursaila erosi zen Taxoaren Aurrezki Kutxaren finantziazioa baliatuz.

Geroago, kirol gunea eraikitzeari ekin zitzaion. Eraikitza lanek urtebete iraun zuten.

Taxoareko instalazioak eduki baino lehenago, Osasuna KAko talde profesionalak Sadar erabili behar zuen entrenatzeko eta Sadarcillo maila baxuagoek.

Batzuetan, Osasuna KAko profesionalak Iruñeko Gazteluko Itzulira joan behar izaten zuten entrenatzera ez baitzituzten lana berme minimo batekin burutzeko moduko instalazio propiorik.

Urteek aurrera egin ahala Taxoareko instalazioak garatuz joan dira.

Hala, Javier Garro presidente zela belar artifizialeko zelaia egin zen eta Juan Luis Irigarayrekin gimnasioa.

Aurrerago, 2000. urtean, Javier Mirandak 100 milioi pezetako balioa zuen hitzarmena sinatu zuen Nafar Gobernuarekin. Diru horrekin, hiru zelai berri eraiki ahal izan ziren – Enrique Martin, Pablo Orbaiz eta Javier Lopez Vallejo- bakoitza bere aldagelarekin.

Era berean, argi artifizialeko hiru dorre eraiki zuiren belar naturalezko zelai batentzat. Zelai horretan lehen taldeak entrenatzen du eta Osasuna Promesasek ere bertan jokatzen ditu bere partida ofizialak.

2002/03 denboraldian, Pachi Izco presidente zela, gimnasioaren zorua aldatu zen goitik behera eta indarra lantzeko zein erreabilitaziorako makinak eskuratu ziren.

Arezko zelaietariko bat belar artifizialeko bihurtu zen eta belar naturalezko bi zelaien bankuak beste modernoago eta erabilgarriago batzuengatik aldatu ziren. 2003/04 kanpainian instalazioetara sartzeko bideak asfaltatu ziren, lehen taldearen aldagela handitu zen eta baita Mediku zerbitzuen bulegoak ere.

Lan metodologia

Egun, Eskolako teknikariek metodoak bateratu dituzte alderdi tekniko, taktiko eta fisikoan. Modu horretan, lanaren edukiak adinaren arabera txertatzen dira eta hala entrenatzaile bakoitzari gida moduan balio zaizkio praktika sesioetarako.

Entrenamenduetan erabilitako metodologiaren gehigarri bezala, aipatu beharra dago berriki sartutako fisiologoaren, dietistaren eta psikologoaren irudiak.

Besteren artean, dietista futsezkoa da etorkizuneko jokalarien menuak planifikatzerakoan.

Psikologia sailak partida bati aurre egin aurretik jokalari bakoitza nola dagoen ikusten laguntzen du. Entrenatzaile bakoitzak jokalariekin modu argi eta jarraituan komunika dadin laguntzen du, eta baita jokalariei jasan ditzaketen arazoen inguruko heziketa ematen saiatzen da.

Eskolarteko Txapelketa

Taxoareko instalazioetan ospatzen diren jarduera nagusienetariko bat Eguberrietako Eskolarteko Txapelketa da.

Txapelketa instalazioak inauguratzearekin batera jaio zen. Fernando Murguia izan zen sustatzaile nagusia.

Hain izan zen arrakastatsua lehen edizioa, non, finala jokatu baino egun bat lehenago, Klubak urtero burutuko zuela iragarri zuen. Lehendabizikoz ospatu zenetik, hamarnaka taldek parte hartu dute Eskolartekoan eta milaka haurrek jokatu dute Taxoaren. Denboraren poderioz, txapelketa eguberrietako elkarbizitzaren klasiko bihurtu da. Bertan bat egiten dute jokalariek, irakasleek, gurasoek eta antolatzaileek. Taxoareko teknikariek ere jokalari bakoitzaren jarraipena egiten dute.

Gaur egungo txapelketaren garrantziak ezer gutxi du ikustekorik duela hogei urte ospatu zen lehen edizio hark izan zuenarekin.

Lehen edizio apal eta familiarretatik, futbolaren jai bat izatera pasa da, sari garrantzitsuez eta Osasuna Fundazioak kudeaturiko euskari publizitarioz horniturik.

Egungo Taxoare

Osasuna KAren kirol jarduna Taxoareko instalazioetan burutzen da. Taxoareko udalerrian (Nafarroa) eta Iruñetik bost kilometro eskasera.

Honakoak aurki daitezke bertan:

  • Belar naturaleko 2 zelai
  • Belar artifizialeko 5 zelai
  • Atezainek entrenatzeko zelai bat
  • Gimnasioa
  • 14 talde aldagela
  • Talde profesionalaren entrenamendu aldagela bat
  • 7 aldagela epaileendako
  • Biltegia
  • Garbitegia
  • Bulegoak
  • Bilera gela
  • Mediku zerbitzuak
  • Errehabilitazio zonaldea
  • Prentsa aretoa
  • Taberna
  • Atezainaren etxea
  • Lakua
  • Aisialdi gunea
Partida egutegia
Jornada 02 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Agosto 2019 17:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna S.D. Eibar
Jornada 03 LaLiga Santander LaLiga Santander
31 Agosto 2019 17:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Barcelona
Jornada 04 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Septiembre 2019 18:30 h.
José Zorrilla
Real Valladolid
vs.
Real Valladolid Osasuna
Jornada 05 LaLiga Santander LaLiga Santander
22 Septiembre 2019 El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Real Betis
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes