2012-2013 Denboraldia

Miguel Archanco, presidente berria

OSASUNA KA GIDATZEN 10 URTE EMAN ETA GERO, PACHI IZCOK KLUBAREN PRESIDENTZIA UTZI ZUEN. HORI ZELA-ETA, 2012KO EKAINAREN 30EAN HAUTESKUNDEAK OSPATU ZIREN BI HAUTAGAI ZEUDELARIK: MIGUEL ARCHANCO ETA JAVIER ZABALETA. BAZKIDEEK, LEHENDABIZIKO HAUTAGAIA HOBETSI ZUTEN ETA HONEK GUZTIRA 3020 BOZKA JASO ZITUEN (%74,44). JAVIER ZABALETAK ALDIZ, 1002 BOZKA ESKURATU ZITUEN (%24,70).

Ohituraren indarra

Ohituraren indarra

Udaberri hotz, ilun eta euritsuan ere eguzki printzak aurkitzeko gai izan zen Osasuna KA. Horrelakoa izan zen taldearen historiaren azken atala. Mende berriarekin batera espainiar futbolaren Lehendabiziko Mailara igotzea lortu eta gero behin eta berriz errepikatzen dena. Denboraldia hiltzear dagoenean, aurkari dardartien artean gailentzea lortzen du osasunazaletasunak sekulako indar erakustaldia eskainiz. Etorkizuna kili-kolo badago ere, urtero lortzen du mantentzea eskuratzea eta mailari tinko eustea. Amildegi ertzera hurbiltzean, berrindartu egiten da, bateginik, bere gaitasunean sinetsiz eta guztion konpromisoaz jaitsieraren kateak apurtzeko gai izateaz seguru. Eta aurten berriro gertatu zen, baina ez sufrikariorik gabe.

Datorrenarekin, 14 izanen dira Lehendabiziko mailan jarraian burutuko ditugun denboraldiak. Hala, Lehenengo mailan igarotako aldirik luzeena berdinduz, 1980-94koa hain zuzen ere. Horixe izanen da taldearen erronka datorren urteari begira: errekorra hautsi eta ia mende bateko historian mugarri berria ezartzea.

Goranzko joera

Osasunak azken urteetan berebiziko garrantzia izan zuten hainbat jokalari galduz ekin zion 2012/2013 denboraldiari. Batzuk, Raul Garcia ren modura, kontratuak hala eskatuta utzi behar izan zuten taldea; beste batzuk, Nekouman, Sergio edota Ibrahimaren antzera, erabaki pertsonalak zirela medio, merkatuak eskainitako aukerak probestuz. Taldeak aipatu irteerak erraztu zituen atzeraldi egoera nabarmenean, zama ekonomikoa arintzeko beharra zela-eta. Futbolari dagokionean, maila ezaguneko profesionalak galtzeaz gain, aurreko denboraldiko golen portzentaia altua ere galdu zen.

Haiek gabe, 2008/2009ko denboraldiaren antzeko ibilbidea osatu zuen Osasunak. Sailkapenaren azken postuan ainguratuta utziko zuen emaitza kaskarrez betetako lehendabiziko itzuli baten ondotik, mantentzea ekarriko zuen ernatze gogoangarria etorriko zen. Hori bai, lau urte lehenago mantentzea gauzatzeko azken minutura arte itxaron behar izan bazen, oraingo honetan azkeneko jardunaldiko laurogeita hamarrak soberan zeuden.

Taldeak ez zuen Liga ongi hasi. Lehiatzeko gaitasuna zalantzan jartzeko egunik ere egon zen. Baina laister erakutsi zuten nahikoa prestaturik zeudena. Hortzak askoz gehio estutu beharra besterik ez zegoen eta neguko merkatua baliatuz hainbat pieza doitzea: De las Cuevas eta Silva.

Lehiaketaren erdigunea igarotzean 15 puntu edukitzeak neurriz kanpoko ahalegina eskatzen zuen. Ohiko baldintzetan, Osasunak 27 puntu eskuratu beharra zuen jaitsieratik aldentzeko. Gutxiagorekin ere nahikoa izan zen. Zazpi garaipen eta hiru berdinketa lortzea aski izan zen mantentzeko gutxienekoa inoiz baino bajuagoa izan baitzen.

Gabeziengatik aurreikus zitekeen bezala, taldea defenizio zonaldean ahuldu zen. Hala ere, bikain ekonomizatu zuen alderdi hori. Puntuei zegokienean, aurrean sortutako aukera urriei etekin nahikoa atera zitzaien. Gabezia horiek agian erabat neurtu gabeko beste dohai batzuk bete zituzen. Lerroen arteko posizioaren oreka; baloiarekin burututako joko diziplinatua; erasora aldatzean akatsak gutxitzeko obsesioa; laguntza sistema defentsan; egoera korapilatsuetan erakutsitako esperientzia... xehetasun garrantzitsu hauek guztiak, ekarpen indibidualekin batera (Andres Fernandezen geldiketak, Kike Solaren golak), kontutan hartzeko taldea sendotzen lagundu zuten. Serioa, langilea, ongi osatua baina sakontasun gutxikoa. Erakutsiak erakutsita, proposamena beti bera izan zen: arerioaren zelaian ahalik eta denbora gehien jokatzea, konplexurik gabe, baliabidetak soberan ez dituen talde batek dituen muga logikoekin, noski. 

Horrela, hil ala biziko partidak irabazi zituen: zuzenean arerio ziren Depor, Celta eta Zaragoza. Honek arnas hartzeko parada eman zion sailkapenak gehien estutzen zuen momentuan. Momentu batez jaitsieraren mamuak uxatuak zirela uste izan zen, baina garaipenak elkarren segidan lortzeko zailtasunek amaierara arte borrokatzera behartu zuten.

MOMENTU ERABAKIGARRIA

MOMENTU ERABAKIGARRIA

Amaitzeko lau data besterik ez zirenean geratzen, jaistearen mehatsua puri-purian zegoen. Egutegiak hil ala biziko partidetako bat europarako txartelaren bila zebilen Getafe baten aurka iragartzen zuen. Klubak osasunazaletasunaren indar guztiei dei egin zien. Jarraitzaileek deiari positiboki erantzun zioten. Giro bero horrek jokalarien barrua astidu zuen dudarik gabe, partida hura azkena bailitzan jokatu zuten-eta. Minutuen joanak eta aukera galduek halako ezinegona zabaldu zuten Alejandro Arribasek baloia buruz sareratu arte. Txapelketaren hurrengo geltokia Granadakoa zen. Garaipena lortzeak salbazioa lotzeko balioko zuen kasik. Ez zen horrela izan ordea. Etxekoek, euren jarraitzaileek bultzatuta, ez zuten bakerik eman.

Patuak egun erabakigarrirako zorigaiztoko arerioa zuen gorderik: Sevilla. Hau Europarako bere aukerak agortzera zetorren Iruñera. Maiatzaren 26ko igande hartan, jarraitzaileak hitzordu garraitsuenetarako lez atondu ziren. Kamiseta gorritxoa jantzita eta banderak jasota, estadioko harmailak jendez bete zituzten mantentzearen alde azken bultzadan lagundu nahian. Getafekoaren antzera gauzatzen ari zen partida. Osasuna zen nagusi baina ez zituen baliatzen Sevillaren atean sortutako aukerak. Negredo agertu zen arte. Protagonista ezin desegokiagoa. Bigarren zatia hasi eta gutxira eginiko gol hura, ospakizun baten erdiko lurrikara bat bailitzan hartua izan zen.

Halako batean ixilik geratu ziren jarraitzaileak. Giro goibelak desilusio orokorrari eman zion bidea. Jokalariak zelaian galdurik zebiltzan. Konorterik gabe, erreakziorako gaitasunik gabe. Bapatean Patxi Puñal agertu zen: ikur eta kapitaina, osasunazaletasunaren eredua. Jokalaririk miretsienaren zartako ahaztezinak estadioko kezka guztiak uxatu zituen. Jendeak zoraturik ospatu zuen gol hura. Eta taldeak, sorginkeriaz bezala, fedea berreskuratu zuen. Geroxeago, Alvaro Cejudoren libre zuzenak itxaropena berretsi zuen.

Osasunak beste urte batez helburua lortua zuen. Jarraitzaileak sekulako lasaituarekin bueltatu ziren etxera. Jada ez zegoen Bernabeun jokatu beharreko azken jardunaldiari beldur izan beharrik. Eta horrela amaitu zen arrisku bizian igarotako denboraldia. Noiz arte luzatuko da biziraupen istorio hau?

Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes