2011-2012 denboraldia

Denboraldi aparta

ZERIKUSIRIK EZ AURREKO DENBORALDIETAN BIZITAKO LARRITASUNAK ERRONKA EUROPEAR BERRIAK ZEKARREN ILUSIOAREKIN

Denboraldi aparta

Osasunako zaleak bihotza hunkiturik behera begiratzen ohituta zeuden. 2011-12 Ligako azken txanpak ordea metamorfosi emozional izugarria suposatu zuen. Erronka europar berriak zekarren ilusioak ez zuen zerikusirik aurreko kurtsoetako ezinegonarekin. Puntu bakarrak Europa Leaguearen ilusioak zapuztu zituen. Ezer gutxi zegoen ordea profesional gorritxoei esateko. Ibilbide ezin hobea burutu zuten, Ligako aristokraziaren pare ibili ziren.

Osasunak funtsean jarduteko era orekatua mantendu zuen. Ibilbide luzeko txapelketa batean aritzeaz ari bagara, adjektibo ezinhobea. Bederatzi hilabeteko iraupena duen txapelketa, urteko lau urtaroak igarotzen dituena hain zuzen ere. Akatsik egon zen ere, baina horiek ez zuten ondoren etorriko zena baldintzatuko edota azkeneko emaitzan zerikusirik izanen. Taldeak askoz gauza gehiago egin zituen ongi gaizki baino. Konplexurik gabe lehiatu zen, zelaian txukun, lanarekin eta esfortzuarekin egokiro mentalizatuta. Momentu distiratsuak izan zituen baina praktikoa eta eraginkorra izan zen. Eraginkorra atzeko lanean eta definizioan batipat. Hori izan zen aurreko denboraldiekiko aldearen gakoa.

ZALANTZAK KANPORA

Hasieran, Osasunak hainbat aurpegi berri aurkeztu zituen etxera bueltan zetozen ezagunagoekin batera. Ibilbide profesional sendoa zuten beteranoen fitxaketak (Nino, Ruben, Bertran) itxaropen gaztearekin nahastu zituzten (Raitala, Ibrahima); itzulera entzutesuak (Raúl García, Andrés Fernández, Echaide eta Roversio) harrobiaren esentziarekin (Satrústegui, Annunziata eta Timor).

Laster ikusi ahal izan zen egokitze fasea denboraldiaurrera mugatuko zela. Lehendabiziko arazoak hala ere, iraupen luzeko lesio moduan etorri ziren. Echaide eta Solak, Masoudek aurreko urtetik jasaten ari zituen arazo berberak jasan behar izan zituzten. Aldeko emaitzak ez ziren berehalakoan etorri. Calderoneko estreinaldi positiboaren ondoren eta Sportingen aurka lortutako garaipenaren ondoren, bolada txar baten atarikoa izan zen lehendabiziko zaplaztekoa iritsi zen (amorratutako Bartzelona batek zortzi gol egin zizkion Camp Noun). Bolada hau, San Mameseko 3-0era arte luzatuko zen. Orduan sortu ziren lehen ezinegon sintomak taldearen inguruan. Ezkorrenek sailkapenaren beheko aldean kokatuko zen zorigaiztoko denboraldia iragartzen zuten. Baina begizkoak Zaragozaren (3-0) eta Levanteren (2-0) aurkako bi garaipen lasaigarri iritsitakoan alde egin zuen. Azken hori, porrotik jaso gabe etorri zen Nafarroako Erresumara eta askorentzat denboraldiko errebelazioa ziren. Momentu horretatik aurrera, taldeak norabide aldaketa jasan zuen. Lehendabiziko zazpi partiden ostean 15. postuan kokaturik eta sailkapeneko azkenekoak orpoz-orpo zituen. Beste horrenbeste partida jokatuta, 8. postuan kokatzea lortu zuen Europa Leaguerako puntu bakarra falta zuelarik. Ligan inflexio puntua izan zen hori. Jada ez zuen sailkapenaren goi-erdialdea utziko.

Lehendabiziko itzulia amaitzerako, 6 garaipen eta 9 berdinketaren ondoren, Jose Luis Mendilibarren gidaritzapean zegoen taldea Europara joateko postuetan zegoen, Bidean Bernabeuko 7-1ekoa bezalako akatsen bat edota itzuliari amaiera ematen zion Racingen aurkako 0-3ko emaitza kaxkarren bat lortuta ere.

Aurreikuspen hobeak

Sentsazioen irakurketa emaitzetatik haratago egiten da. Eta oso positiboak ziren hauek. Batipat etxean. Erreinuan gotorturik, arerioek ez zuten harresia gainditzeko modurik aurkitzen. Bisitari, partida onak maila baxuagokoekin tartekatzen zituen. Futbola, diziplinatu eta sendoa atzealdean, osasunaren izaera erakusten zuen bere garapenean: Sakontasuna hegaletan eta areara iristeko maiztasuna. Aurkariek estrategia ekintza ororekin erakutsitako ahalmena kontrolatu nahian aunitz sufritzen zuten.

Futbol antolatu hartatik elementu bereizgarriak sortu ziren. Andres Fernandezek futbolaren lehen planora ekarri zuen bere burua. Harridura handia sortu zuen ardura bere gain hartzeko prest zegoen atezain bat agertzeak. Estraineko partidan Riesgok izandako lesioak eman zion aukera eta gogoz heldu zion Andresek. Maila hobetuz joan zen Ligak aurrera egin ahala eta bere geldiketekin hainbat puntu irabazi zituen. Halere, kalitate saltorik handiena, Raul Garciak eman zuen. Atletiko Madrilera transferitu eta lau urtera etxera itzuli zen jokalari trebeagoan bihurtuta. Mendilibarrek Raulen gaitasunari askatasuna emateko bidea aurkitu zuen. Aurrelarien atzean kokaturik, eraso fronte osotik ibiltzeko aukera izan zuen eta aurkarien arean azaltzen zenean zorrotza suertatzen zen erabat. Golak egin zituen, tarteak ireki, eta orohar, taldearen eraso-futbola baldintzatu zuen. 11 gol eta 8 gol pasek ederki adierazten dute Zizurko erdilariaren garrantzia denboraldi osoan zehar.

Sendotasuna, anbizioa eta trebezia. Liga oso orekatu batean hiru faktore hauek bateratzeak aurreikuspen positiboak eskain zitzaketen soilik. Berdinen arteko pelotoi handiak urrunetik ikusten zituen nagusi ziren, Real Madril eta FC Bartzelona. Guardiolaren taldearen aurkako aparteko garaipenak (3-2) zehazki, Osasunak mantentzearengatik baino zerbait gehiagorengatik lehiatuko zela pentsarazi zion bati baino gehiagori. Ia bigarren itzuli oso bat zegoen aurretik baina seinaleak ezin positiboagoak ziren. Athleticen aurkako beste garaipen batek sinesmen hori are gehiago indartu zuen.

Ingurumari horrek beste gertaera esanguratsu bat ekarri zuen: harrobiaren berragerpena. Lehen momentutik Andrés, Timor eta Annunziata lehen plantilako osagai baziren ere, Jose Luis Mendilibarrek ez zuen zalantzarik eduki lesioek edota sasoia behar bezalakoa ez zenean harrobira jotzeko. Bost jokalarik izan zuten Ligan debuta egiteko aukera. Marcosek ezker-hegalean, Roberto Torresek erdi-puntan eta Manu Onwuk erasoaren buruan eginikoek ez zuen aipamen berezirik merezi izan, baina Satrustegiren (10 partida) edota Raoul Loeren (8) agerraldiek ordea bai. Gazteriak taldea ahuldu baino, materia fidagarria zela frogatu ahal izan zuen.

Ligaren azken txanpan Europara begira sartu zen Osasuna KA. Sei jardunaldiz seigarren postuan egon izanak erakusten zuen moduan. Amaitzeko 13 jardunaldi falta zirela, puntu bakarrak aldentzen zuen Championsera eramanen zuen laugarren postutik. Bere Europarako txartelaren bila ibili zen azken jardunaldira arte. Baina data esanguratsuetara iritsi ahala, patua ez zegoen bere esku. Azkenaurreko jardunaldian Erreala gainditu zuen Ibrahimaren gol bati esker.

Santanderren lortutako garaipenak eta eman zitezkeen emaitzen konbinazioek mirari europarra gauzatuko zuten. Gorritxoek beren egitekoa bete zuten, baina kontrako markagailuek, osasunako zaleei funtsean arrakasta izan zena zelaian ospatzeko eskubidea ukatu zieten.

Pachi Izco

PATXI IZCO, HAMAR URTE OSASUNA KAKO ZUZENDARITZAN.
2002KO EKAINETIK 2012KO EKAINERA

Pachi Izco

Zuzendari emandako hamar urteren ondoren, Patxi Izcok 2002ko hauteskundeetan bozken %76a eskuratuta hartutako kargua uztea erabaki zuen. Bere lehendabiziko lau urteetan, Javier Agirreren laguntza izan zuen taldearen kirol helburuak bideratzeko. Bolada hartan bizi izan zituen bere agintaldiaren momenturik onenak. Alde batetik, Errege koparen finalaurrekoetara iristea lortu zuen 2002/03 denboraldian; bestetik, 2005ean Osasunak Errege Kopako finala jokatu zuen; eta azkenik, 2006an Kopako txapelketaren erreleboa hartu zuen eta talde gorritxoa laugarren postuan sailkatu zen hurrengo denboraldian Champions Leaguearen aurretikakoak jokatzeko aukera eskuratuz.

Patxi Izco 2006an berrautatua izan zen. Bigarren agintaldi honetan Jose Angel Ziganda izan zen entrenatzaile. Taldea UEFA Kopako finalaurrekoetara iritsi zen. 2008-09an bankuan aldaketa egon zen eta Jose Antonio Camachok teknikari nafarra ordeztu zuen.

2010ean berriz aurkeztu zen eta berrautatua izan zen hauteskundeen beharrik gabe; ez baitzegoen hautagai gehiagorik. 2011ko otsailean bankuan erreleboa gauzatu zen eta Jose Luis Mendilibarrek hartu zuen taldearen gidaritza.

Noizbehinkako arrakastez aparte, taldearen helburu nagusia lehendabiziko mailan mantentzea da eta bere zuzendaritzapean helburua lortu egin da. Berarekin elkarlanean aritu dira zuzendaritza batza ezberdinetako kide izanik: Juan Pascual, Miguel Archanco, Fernando Vera, Iñigo Sanciñena, José Manuel Purroy eta Ángel Luis Vizcay.

Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes