2010-2012 denboraldia

Osasunak eskuliburua ahituko du

IRABAZTEA HIL ALA BIZIKOA DENEAN, INORK EZ DU OSASUNA KAK BAINO HOBE ERANTZUTEN.

Osasunak eskuliburua ahituko du

Inork ez, azkenaldiko liga txapelketak kontuan hartzen baditugu behintzat. Azken lau txapelketetatik, Osasuna KAk behin-betiko salbazioa 38. jardunaldian lortu zuen 2007/08, 2008/09 eta 2010/11 denboraldietan. Kinka larrian ibiltzen ohitua dagoen talde baten izateari buruz asko adierazten duen datua. Muturreko egoeretan Osasunazaletasunak bere ahalmen guztia baliatzen du: zuzendariek, teknikariek, jokalariek, jarraitzaileek eta hedabideek mantentzearen helburuaren alde bat egiten dute.

Tripolarizazioa

Liga espainiarra bloke sekuentzia bilakatu da. Goialdean, Bartzelona eta Real Madrilen erabateko boterea. Ez dago haien parera iristerik. Atzetik, buruan dauden bi taldeek utzitako apurrak biltzeko prest dauden lauzpabost talde ditugu. Gainerakoak lehendabiziko mailan bizirauteagatik borrokatzera mugatzen dira.

Aspalditik ezagutzen du Osasuna KAk egoera hau. Agian horregatik, momentu erabakigarriak iristean, tentsioa lasaitasun harrigarriz kudeatzen du. Badaki zer duen eskuartean, bidea ezagutzen du: hortzak estutu eta bere burua eskaintzen die jarraitzaileei. Urtero. Egoerarik latzenean egonda ere, sutan errea izatetik libratzeko bidezidorren bat aurkituko du. Kurtso honetan gertatu moduan. Taldeak jarraian lau porrot jaso zituen. 34. jardunaldia itxiko zuen partida horretan eskuratutako emaitzak jaitsierara hurbiltzen zuela bazekien. Atzean edonor zoratzeko moduko egutegi bat zuen. Valentziaren aurka indartu egin zen, Romaredan irabazi, Erresuman ere Sevilla gainditu zuen. Villarrealen aurka Getafen jasotako porrotak gogor aritzera behartu zuen. Dena, azken egunean mantentzea lortu eta ustekabeko 9. postu batean amaitzeko; azken bost urteetan lortutako onena. Argi dago beraz, muturreko kasuetan Osasuna KArentzat “dena ala deus” huts egiten ez duen baliabidea dela.

Lehendabiziko sintomak

KURTSOA JOERA KEZKAGARRIZ HASI ZEN.

Futbolari eta emaitzei zegokienean, denboraldiaurre oso pobre baten ondoren, lehendabiziko jardunaldiek irudipenak baieztatu zituzten. Laugarren jardunaldian, Errealaren aurkako garaipen baltsamiko batek (3-1), antsietatea baretu eta baikortasun apur bat azaleratzeko balio izan zuen.

Plantilako pieza berrien engranajeek kohesio egokia lortzeko denbora behar zutela pentsa liteke: Riesgo, Ricardoren ordezko bezala; Nelson, Damiá eta Lolo atzelari zereginetan; Soriano erdilari eta errematerako bigarren lerro bezala eta Lekic areako erreferente. Denek behar zituzten egun batzuk elkarrekin ongi moldatzeko, denek Kike Sola izan ezik. Sorian eta Grezian bolada gris bat pasatzetik zetorren eta bere bigarren aukera probesteko gogo bizia zuen.

Txapelketaren lehen herenean izakera bikoitzeko talde bat antzeman zitekeen. Erresuman indartsu ageri zen, fidagarri, golak egiteko gai. Bisitari ordea, irudi pattala, xarmarik gabea, aurkariaren zailtasunak ekiditeko baliabiderik gabea. Etxean egindakoekin aski zuen bere horretan mantentzeko, baina sentipen ezkorrek gero eta tarte handiagoa hartzen zuten zorrotzagoa bihurtzen ari zen inguruan.
Hamalaugarren jardunaldian baina, joera erabat aldatu zen. Bartzelonaren aurkako porrotak (0-3) aurreikusi zitekeen gainbeheraren atarikoa izan zen. Golari zegokionean ezinduta, definizio zonaldeetan baja nabarmen batzuen pisua nabari zuela, beheranzko joera mantso baina geldiezina zen. Jaitsiera postuetara erortzea, bigarren itzulia hasi ahala gauzatu egin zen Almeriaren aurkako partida eskas baten ondotik (3-2). Ordurako, lehendabiziko itzulian nabarmendu zen Juanfran, Madrilgo Atletikora transferitua izan zen. Coro (Espanyol) eta Cejudo (Las Palmas) bere hutsa bete asmoz etorri ziren.

ALDAKETA

Hazten ari zen ezkortasun baten erdian, Real Madriden aurkako ezusteko garaipen batek (1-0), itxaropenari zirrikitu bat ireki zion. Hala ere, zeharkatzen ari ziren futbol lehortearen erdian topatutako oasi bat besterik ez zen izan hura. Mallorcaren aurkako berdinketak eta Donostian jasandako porrotak taldea oso egoera larrian utzi zuten. Egoerak, norabide aldaketa eskatzen zuen, eta ohi den bezala bankuan zegoenari eragin zion. Otsaila erdialdean, Zuzendaritza Batzak Jose Antonio Camacho kargugabetu zuen mingarri bezain beharrezkoa izan zen erabaki baten ondorioz. Ordutik aurrera, Jose Luis Mendilibar izanen zen hontzia gidatzearen eta talde malenkoniatsuaren aldartea hobetzearen arduraduna.

Apustu berriaren emaitzak segituan iritsi ziren. Teknikari berriaren debutean Espanyoli sartutako lau golek, taldeak ordura arte erakutsitakoa baino askoz gehiago eskain zezakeela argi utzi zuten. Etxetik kanpo lortutako garaipen bat falta zen soilik. Egun hori hogeigarren jardunaldian iritsi zen. La Rosaledan. Garaipen horrek, Racing eta Herculesen aurka osatu zen segida bati hasiera eman zion aparteko futbol arratsalde batean (0-4). Handik aste gutxira Osasunaren egoerak goitik beherako aldaketa jasan zuen.

Sufrimendua

Talde honekin gertatu ohi da

Geroz eta helburu errazagoa, orduan eta zehaztasun gutxiago dauka bere norabideak. Lau porrot jaso zituzten jarraian nagikeria horren ordainetan. Gehien bat axolagabekeriari egotz dakizkioken porrotak. Jokatzeko modu kaxkarrari baino, kontzentrazio falta eta konfiantza gehiegikeriari. Berriro hasi beharra zegoen: arraunak hartu eta korrontea gainditu.

Amaitzeko bost jardunaldi falta zirela, Osasuna jaitsiera postuetara erori zen. Egoera latza hirugarren sailkatua bisitan zetorrela kontuan edukita. Osasunako zalegoak erantzun zabala eman zion deialdiari. Ikusleek etengabe animatu zuten, jokalariek bat egin zuten. Garaipena. Hurrengo geltokia zen Zaragozak, sekulako erronka suposatzen zuen: etsaiaren etxean indartsu agertzea. Beste garaipen bat beharrezkoa zen: garrantzitsuena, harrotasun kolektiboa piztuko zuena.

Extasia

Extasia

Bi garaipen jarraiek ere ez zuten atsedenerako betarik eman. Azkenaurreko jardunaldiko emaitzak Sevilla gainditzea ezinbesteko baldintza bihurtzen baitzuten. Ordu erdia baino lehen, bisitariek alde zuten markagailua (0-2). Gauak oso itxura txarra zuen. Deus Osasunak lortu ezin dezakeenik. Talde eta zalegoaren arteko sinbiosi perfektu baten ostean, Nafarroako Erresumak emaitzari buelta ematea lortu zuen. Sekulako partida, historia liburuetan gordetzeko beste partida epiko bat.
 Bi jardunaldietan puntu bat eskuratu beharra zegoen. Lehendabizikoan ezinezkoa izan zen. Behar handiagoa zuen Getafe trebeago izan zen. Baina bigarrenean, Osasunak Vila-real mendean hartu zuen jarraitzaileek mantentzea ospatu ahal izateko adina denborarekin.

Beste behin, Osasuna KAk hil ala biziko kasuetarako duen errezeta erabili zuen: Batasuna, lasaitasuna eta esfortzua. Izen aipagarriak baziren, noski: Mendilibarrek aldagelak galdutako konfiantza berreskuratu zuen; Ricardok atea hermetikoki itxi zuen. Sergio, Sola eta Cejudok beharrezko momentuetan golak sartu zituzten... baina garaipenak osagai kolektibo bat ere badu. Talde hau gorpuzten duena: Profesionalak eta jarraitzaileak.

Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes