2009-2010 denboraldia

Aurrerapausoa

Aurrerapausoa

Ligako azken egunean, Xerezen aurkako partidan, jarraitzaile gorritxoa gehien kezkatzen zuena talde andaluziarra salbatzeko gai izanen zen jakitea zen. Udaberriko arratsalde ezinhobea izan zen, are gehiago azken bi urteetako estutasunak gogoan baditugu, non, epailearen txistuak amaiera adierazi ahala, sufrimenduak eta salbazioak bat egin zuen. Oraingoan ez zen halakorik gertatuko. Osasuna Klub Atletikoak garaiz egin zituen egin beharrekoak eta bere jarraitzaileek, eskuratutako helburuak ematen duen gozamenak lagunduta gozatu ahal izan zituzten Liga txapelketa itxiko zuten azkeneko bi jardunaldiak. Baina horraino iristea ez zen batere erraza izan. Bidean, gogor lan egin behar izan zuen taldeak. Klubaren inguruak zituen hainbat zalantza gainditu eta aurkariek suposatzen zituzten zailtasunei aurre egin behar izan zuen. Egoera horretan, gogor eutsi zion plantilak. Kritikak gogorrenean zirela, jokalari eta teknikariek belar gainean bere buruengan konfidantza zutela erakutsi zuten. Eta denborak arrazoi eman zien.

Osasunak berrikuntza gutxi aurkeztu zuen Liga hasieran. Muturreko salbazioa ahalbidetu zuen teknikari bera, Jose Antonio Camacho, eta koiuntura ekonomikoak baldintzatutako merkatuan, soilik hiru kontratazio: Javier Calleja, ezker hegaleko edozein puntutan koka zitekeen eskarmentudun jokalaria, Carlos Aranda, jokatzeko modua zehazteko aurrelari erreferentea eta Javier Camuñas, denerako balio zuen jokalaria, eraso fronte guztia bereganatzeko gai zena eta era berean zelai erdian defentsa lanetan aritzeko kapaza. Horretaz gain, harrobiari egindako beste keinu bat: Jokin Esparzaren itzulera Huescan utzita aritu ostean. Baita etorkizunaren aldeko apustua ere Promesaseko bi aurpegi berriekin. Ruper erdilaria eta Jorge Galan aurrelaria. Abenduan, atzealdeko beharrak bultzatuta, Jon Echaide batuko zitzaien. Azkeneko hau, arte Huescan era arrakastatsuan utzita ibilia zen ordura arte.

Zalegoa mesfidati zebilen denboraldi hasieran. Aurreko kurtsoaren amaierak polemika zantzuak utzi zituen, eta horrek, morbosoenen animoa elikatzen zuen. Taldeak txapelketa hasteko erakutsitako moduak ez zuen zalantza horiek uxatzeko balio izan. Lehendabiziko hiru jardunaldiek sektore kritikoenei arrazoia ematen zieten. Jose Zorrila berrian Valladoliden aurka jokatutako laugarren jardunaldia aldiz, ezinbestean irabazi beharreko partida bezala hartua izan zen olatu negatibo horrekin amaitze aldera. Taldeak asko sufritu behar izan zuen berebizikoa suertatu zen puntu bat lortzeko. Galanek, Lehendabiziko Mailan aurrelari zenetik baloia estrainekoz ukitzearekin batera, lasaitasuna ekarri zuten hiru puntuak lortu zituen. Ordutik aurrera, taldeak bere jokatzeko era gauzatzeko beharrezkoa zuen konfiantza berreskuratu zuen. Joko zuzenak zentzu handiagoa hartuz joan zen baloiaren zirkulazioetan. Hori bai, beti txukuntasun defentsibo baten baitan. Handik bi jardunaldietara, Atletico de Madriden aurka, Nafarroako Erresumak bere taldearen ikuskizun paregabeaz gozatzeko parada izan zuen (3-0). Bere lehiakortasun maila eta taldearengan eduki zitekeen konfiantza berresteko balio izan zuen ikuskizuna izan zen hura.

Hasierako zurrunbiloak alde batera utzita, Osasuna sailkapenaren erdialdeko ur lasaietan nabigatzen hasi zen, noiz edo noiz gorago zeudenei begiratuta, beherago zeudenei begiratu beharrean. Iruñera garaitezin izatearen etiketapean zetorren Barça baten aurkako primerako partidak (0-0), urte horretan gauzak askoz hobe funtzionatuko zutela aditzera eman zuen. Itxaropenek nabarmen egin zuten gora 18. jardunalditik 21.era Osasunak lau garaipen jarraian lortu zituenean (Espanyol, Xerez, Villareal eta Tenerife). Hala ere, askoren animoarentzat, horrek agian bultzada handiegia suposatu zuen. Optimistenek, baita aldagela barrutik ere, asmo handiko mezuak bidaltzen hasi ziren: Europara begiratu beharra zegoen. Aitzitik, errealitateak esateko zituenak esan zituen. Oraingoan, kontrako noranzkoan zihoan bolada batek (zazpi jardunaldietan soilik bi puntu eskuratu ziren), mahai gainean jarri zuen benetako helburua: mantentzea. Beste edozer harritzekoa litzateke. Emaitza kaxkarrek zalantzak sortu zituzten eta ezkorrenek haien pesimismoa berrazaleratu zuten. Urduritasunak era kezkagarrian bereganatu zuen gorritxoen ingurunea. Aldagelan ordea ez zen halakorik gertatu. Taldeak beti transmititu zuen konfiantza, fedea eta lasaitasuna.

Martxoaren 24an beheranzko joera horretan murgildurik zegoen Osasuna batek Nou Camp bisitatuko zuen. Ezinezkoa zena lortu beharra zegoen. Bakarra bazen ere, punturen bat ostu beharra zioten FC Bartzelonari. Etxera porrota ekarri ordez, markagailuak bere alde egitea merezi izan zuen lehendabiziko zati bat burutu zuen Osasunak. Azken momentura arte Bartzelonak ez zuen markagailua bere alde jartzerik izan. Guztiarekin, partida hori taldea bizi-bizirik zegoenaren erakusle zen. Indartsu. Emaitza txarrek ez zutela aldagelan eraginik izan adierazten zuten. Astebete geroago, Zaragozaren aurka sentsazio horiek guztiak berretsi egin ziren. Minutu bat besterik igaro ez zenean Arandak egindako gol batek garaipenari bide eman zion berebiziko garrantzia zuen partida batean. Jarraitzailea berriro animatu zen. Jaitsieratik aldentzeko balio zuten puntuek lasai aritzeko aukera eskaintzen zuten.

Aurrerapausoa

Ordurako, taldeak futbol izaera oso markatua ezarria zuen. Zelaian bakoitzaren betebeharra argi zegoen. Akatsak gutxitzea zen ardura nagusia. Baina benetako nahia irabaztea zen. Beti. Estetika baino, eraginkortasuna bilatzen zuen jokatzeko erak. Hala eta guztiz ere, erakustaldirik egiteko aukerarik egon zen ere. Erakusleiho ezin hobean gertatu zen gainera: Santiago Bernabeun. Lau jardunaldi geratzen zirela, denboraldi osoan baino distiratsuago azaldu zen Osasuna. Liga titulua jokoan zuen Real Madril baten aurka, gorritxoak konplexurik gabe atera ziren zelaira. Zurien jokoa ezerezean utziko zuen planteamendua zuten lagun. Gorritxoak bigarren zatia nahiko aurreratua egon arte mantendu ziren aurretik eta sekulako aukera izan zuten partida behin betiko erabakita uzteko. Baina berdinketak zur eta lur zegoen Bernabeu bat epaitu behar zuenean, Cristiano Ronaldok gorritxoen ametsak zapuztu zituen. Porrot batek gutxitan gozarazi zituen zaleak hainbeste. Talde sendoaren zantzu horrek salbazioa egun kontua besterik ez zela iragarri zuen. Hiru egun besterik ez ziren beharrezkoak izan. Maiatzaren 5ean Deportivori 3-1 irabazita, Osasunak mantentzea ospatzeari ekin zion. Oraindik bi jardunaldi geratzen zirela, batzuei atseden eta beste batzuei minutuak emateko probestu zuen entrenatzaileak. 

Aurrekoak hobetu zituen Osasunak 2009/2010 kurtsoan. Estiloaren inguruko eztabaidak alde batera utzita, taldeak lehiakortasuna eta sekulako txukuntasuna erakutsi zuen. Argentinarrek esaten duten moduan, “canchero” zela argi utzi zuen. Jose Antonio Camachok etekin izugarria atera zien bere esku zituen pieza guztiei. Adimen handiz probestu zituen aurrerapausoa eman zuten baliabide horiek.

Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes