2008-09 DENBORALDIA

ZALEGOA TALDEAREN EUSKARRI

ZALEGOA TALDEAREN EUSKARRI

Osasuna KAk oreka jolas nekagarri baten ondoren, bigarren mailara bidaliko zuen amildegitik ihes egitea lortu zuen azkeneko jardunaldian. Aurreko urtekoaren antzekoa izan zen urte honetako denboraldi amaiera. Biek norabide ezberdinak jarraitu zituzten arren. Egoerari buelta emateko taldeak egin beharreko ahaleginak zantzu heroikoa izan zuen. Lehendabiziko itzuliari amaiera emanen zion 19. jardunaldia amaitzean, Osasuna KAk 13 puntu zeuzkan. Salbaziotik 7 puntura zegoen eta inguruotan sekula ikusi gabeko oihartzun mediatikoa izanen zuen zartada arbitrala jaso zuen Santiago Bernabeun. Baina ezkortasunean erori ordez, Osasunaren inguruak, indar guztiekin lau hilabete geroago etekinak emanen zituen erreskate lanari ekin zion. Lehen itzuliaren emaitza kaxkarrei aurre eginen zioten 30 puntu lortu zituen taldeak Ligaren bigarren zatian. Azken jardunaldian mantentzea eskuratzea posible eginen ziotenak. Gure historiaren momentu mugarrietariko bat izatera pasako da erreakzio hura, salbazioa jardunaldi batzuk lehenago lortzeko aukera probestu ez izanaren zapore gazi-gozoa geratu bazen ere. Salbazioa lehenago lortu izan bagenu, ez genuke azken txanpan hainbeste sufrituko.

Denboraldi berriaren hasieran, taldeak ezin izan zuen gainditu 2007-08 denboraldian hartutako beheranzko joera, eta 6. jardunaldian berdinketetan lortutako 4 puntu besterik ez zituen. Zenbakiak orokorrean aztertuta, atzelariak ongi ari zirela ikus zitekeen (jasotako 4 gol). Baina egindako gol kopuruari erreparatuta (2 gol, bata penaltiz), ezin berdina esan aurrelariei buruz. Geroz eta apalagoa zen futbolak, gertaeren segida bizkortu zuen: taldearen arduradunek aldarte kolektiboa iraultzea erabaki zuten entrenatzailea aldatuz. Jose Angel Zigandak Jose Antonio Camachori utzi zion lekua. Aldaketaren emaitzak epe luzean nabaritu ziren. Camacho taldeari konfiantza transmititzen eta erasorako aldaketan eraginkortasun handiagoa lortzen saiatu zen. Ildo berriari egokitzerako orduan, taldeak goitik beherako aldaketa jasan zuen. Ordura arte atzean erakutsitako sendotasunetik apur bat galdu zuen, baina pixkanaka-pixkanaka erremate zonaldean gauzak hobetuz zihoazen. Joera gorabeheratsu hori 13 jardunaldietan 9 puntu gehiago lortzearekin batera amaitu zen. Futbolari zegokionez, zertxobait hobetu zen, gola berreskuratu (20 gol Camachoren etorreratik), baina eskuratutako puntuak eta egindako esfortzua ez zetozen bat. Eta sailkapenak nahiko itxura txarra zuen.

Sailkapenaren gibelean kokaturik eta ikuspegi negargarri batekin, bigarren itzulia biziraupena lortzeko borroka izanen zela aurreikus liteke. Partida bakoitzari final usaina zerion. Ez zegoen akatsentzako lekurik. Hanka sartzerik txikienak ere sailkapenean gora egitearen ametsa zapuztu zezakeen. Baina zuzendarien baikortasunak, hedabideen laguntzak, jarraitzailearen sentsibilizazioak (helburuarekin zinez bat egin zuena), teknikarien esperientziak eta aldagelaren konpromisoak, beharrezko bultzada eman zioten taldeari. Otsailetik hasi eta apirilaren erdialdera arte, Osasuna KAk sei garaipen lortu zituen. Haietariko 5 etxean (Mallorca, Valentzia, Numancia, Espanyol eta Athletic), bat kanpoan (At Madrid) eta hiru berdinketa etxetik kanpo (Deportivo, Racing eta Betis). Kale bakarra, Nafarroako Erresuman Sportingen aurka egindakoa izan zen. Hainbeste indar positiboren bategiteak miraria gauzarazi zuen. Liga amaitzeko hilabete eta erdi falta zelarik,hau da, 9 jardunaldi, Osasuna KA madarikatutako postuetatik at zegoen eta bost puntuko aldea zuen jaitsiera postuen buruan zegoen taldearekiko. Azken hiru jardunaldietan sailkapenaren buru ziren taldeekin (Bartzelona, Real Madril eta Sevilla) neurtu beharko zuela jakinda, mantentzea norgehiagoka horietara iritsi aurretik ziurtatu beharra zuen taldeak.

Guztiz kontrakoa gertatu zen. Jazoera negatiboen segida batek bide gorritxoaren noranzkoaren aldaketa suposatu zuen. Epaileen akatsen errepikapenek, aldagelaren konfiantza larkeriak, futbolaren intentsitate galerak eta bizia jokoan zuten taldeen aurka aritzearen presioak, errendimenduaren jaitsiera nabarmena ekarri zuen. Jasaotako lau porrotek (Almería, Malaga, Recreativo eta Getafe), Osasuna jaitsiera postuetara bidali zuten Nafarroako Erresuman, txapelketaren azkenaurreko jardunaldian, Sevillaren aurka berdindu ostean. Amaitzeko bi jardunaldi geratzen zirela, gorritxoek jausialdi arriskutsua izan zuten. Kontua jada ez zegoen soilik euren esku. Ingurumari horretan, egoera normalean irabazi ezinak liratekeen bi norgehiagoka zituzten aurretik: Camp Nouera irteera eta etxean ligaren itxiera Real Madrilen aurka. Zorionez, bi handientzat Liga amaitua zen jada.

Ez zuten ezer jokoan. Horrek partidei baikortasunez begiratzea ekarri zuen. Kezka nagusia, Osasuna behar adina gaitasun ote zuen presioari aurre egiteko, intentsitatea berreskuratzeko, urduritasuna kudeatzeko eta errematean asmatzeko. Zalegoa hor egonen zela jakina zen: inork helburua beteko zenaren zalantza izpirik eduki ez zezan bere babesa emanez. Bartzelonan Osasuna KAk azken minutu dramatikoak bizi izan zituen: dena ala ezer ez. Garaipena behar zuen azken jardunaldiko gainerakoen emaitzen menpe ez egoteko. Pandianiren gol bati esker irabazi zuen eta gainerako markagailuek zalantza guztiak ezabatu zituzten. Madrili irabazteak mantentzea suposatuko zuen. Maiatzaren azken egunean Nafarroako Erresuma estadioa gorriz jantzi zen mantentzea ospatzeko. Partidari buelta ematea suposatu zuen Juanfranen jaurtiketa baten ondoren, jai giroa nagusitu zen. Ligaren azken arnasean Osasunak burdin hesia gainditu zuen, zoru sendoa zapaldu eta bihotz gorritxoek haien taupaden erritmo normala berreskuratu ahal izan zuten. Hamargarrez jarraian, lehendabiziko mailan segituko du.

Cesar Cruchaga: kapitainaren agurra

Cesar Cruchaga: kapitainaren agurra

Lehendabiziko mailan 2000. urteko Irailaren 10ean egin zuen debuta. Osasunak lehendabiziko mailan daramatzan 9 denboraldietan eta 1999/00 denboraldian igotzea lortu zuenetik, denboraldi bakoitzeko bataz-beste 27,5 partida jokatu ditu elitean. Osasunan bizi izan duen momenturik onenengatik galdetzen diotenean, igoera da Cruchagak beti aipatzen duen bizipena. Ezin ahantzi Errege Kopako final hura edota Valentzia CFren aurkako garaipena, horri esker talde gorritxoa laugarren izan baitzen eta hortaz Champions Leagueko aurretikoa jokatzeko aukera izan zuen. UEFA finalaurrekoa bezalaxe.

Cesar Cruchaga 386 partida jokatu eta gero agurtu da. Horietatik 343 jokatu ditu Lehendabiziko zein bigarren mailan, 29 Errege kopan eta 14 Europan. Taldearen historian kamiseta gorritxoarekin partida gehien jokatu dutenen artean hirugarren postua eskuratu du horrela kapitainak. Azkenekoa Real Madriden aurkakoa joan den maiatzaren 31n Nafarroako Erresuman. Osasunak, hamargarrenez jarraian, mantentzea lortu zuen egun hartan ere, Cruchaga titular zen.

Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes