2007-2008 denboraldia

BIZIRAUPEN KURTSOA

ARRAKASTAREN PREZIOA

ARRAKASTAREN PREZIOA

Osasuna bezalako talde bat nahigabean futbolaren erakusleihoan kokatzen denean, merkatuaren gorabeherek kolpatua izateko arrisku larria dauka. Horixe da arrakastaren prezioa. Ligan laugarren postua eskuratzeak, Championsaren atarikoan aritzeak eta UEFAko finalaurreko bat jokatzeak, talde handiak indartzeko pieza gutiziatuak bihurtu zituen jokalari gorritxoak.

Osasuna Klub Atletikoak 2007-08 Liga hasi zuenean, aldagelaren erdia berria zen. Kontratu kontuak zirela-eta, norberaren erabakiengatik edota etekin ekonomiko handiagoak bilatzeagatik, bederatzi gorritxok (Milosevic, Raúl García, Soldado, Valdo, David López, Cuéllar, Romeo, Juanlu eta Muñozek) alde egin zuten. Ordainetan sei fitxaketa berri iritsi ziren (Margairaz, Portillo, Pandiani, Plasil, Dady eta Javi García), utzitako bi jokalari (Hugo Viana eta Vela) eta harrobitik zetozen lau jokalari (Sola, Azpilicueta, Erice eta Igotz Garde). Izen aldaketa gehiegi gauza onerako. Erronka berriak taldea berreraikitzea eskatzen zuen aurreko bi denboraldietan erloju bat bezala aritu bazen ere. Hori gutxi balitz, Hugo Vianaren, Nekounamen eta sekula guztiz osatu gabeko Delporteren lesioek, hasierako momentu haietan egoera are zailagoa bihurtu zuten. Lan gogorra, beraz, Jose Angel Zigandak gidaturiko talde teknikoak aurrean zuena lehendabiziko mailan bigarren urtea beteko zuen horretan.

Liga hasita, taldeak nolabaiteko indarra erakutsi zuen bere lehen hiru agerraldien ondoren. FC Bartzelonaren aurka berdinketa lortu zuen eta Levante eta Vila – Real menderatzea lortu zuen. Baina laster ikusi ahal izan zen oraindik eraikitze lanetan ziharduela. Azaroan, Getafe eta Espanyolen aurka Erresuman jasotako porrotek kurtso hau hagitz gogorra izanen zenaren usteak berretsi zituzten. Eguberrien aurretik, gorritxoek gora egin zuten apur bat: Coruñan garaipena lortuz eta etxean Sevilla eta Valentziaren aurka berdinduz eta RCD Mallorca menderatuz. Baino Murtzian eskainitako irudi etsigarriak eta ondoren Erresuman Racingen aurka lehen itzuliko azkeneko partidan jasotako porrotak, taldea jaitsiera postuetara eraman zuten.

Biziraupen kurtsoa

Inflexio puntua zela ematen zuen. Behin gainera zetorkionaz jabeturik, taldeak intentsitate puntu bat lortu zuen. Denborak aurrera egin ahala, taldeak uzta eskasa ekarri zuten ideia erromantikoak baztertu eta seriotasun defentsiboa garatu zuen. Horretan konfiantza edukita, jaitsiera postuetatik aldentzea lortu zuen jarraian Athletic, Zaragoza, Atletiko de Madrid eta Almeriaren aurka lau garaipen lortuz eta Valladolid eta Vila-realen aurka golik gabeko bi berdinketa eskuratuz. Azken aldian erakutsitako joerak, taldea liga amaiera lasai batera zeramala zirudien. Momentu zaila igarotzen ari zen Betisen bisita iragartzen zuen orduan egutegiak. Hortxe bueltatu ziren arazoak. Sinesgaitza zen Osasunak partida hura galdu izana. Aurkariak, partida osoan atera zuzendutako jaurtiketa bakarrean gola sartu eta garaipena lortu zuen. Partida hartatik aurrera, epaileen akatsek nabarmen egin zuten okerrera gorritxoen kalterako. Horiek gainera, gero eta ugariagoak ziren partida erabakigarrietan. Getafen eta Montjuicen eskuratutako garaipenek jarrera baikorra mantentzen lagundu zuten. Baina epaileek bultzaturiko Recreativo eta Deportivoren aurkako etxeko porrotek eta Real Madrilek lau minututan partidari buelta emanez lortutako garaipen ulertezin batek, alarma guztiak piztu zituen.

Amaitzeko bi jardunaldi falta zirela, egoera benetan zaila zen. Jaitsiera postuetan sartuta, Osasunak azkenaurreko jardunaldian gain hartu beharra zion bizi zuen egoerari. Bere patua, Murtziari irabazi eta arerioren batek galtzearen baitan zegoen. Zorionez, horrela izan zen. Osasunak hil ala biziko partida irabazi zuen eta Zaragozak ez zuen Real Madril mendean hartzerik lortu. Horrek gorritxoak Santanderrera salbatzeko aukera askorekin joatea ahalbidetu zuen. Urduritasun eta tentsio goreneko astean, azken minutura arte luzatutako sufrimenduak, azkenik, arrisku handiz bizitako urte baten ostean mantentzea ospatzeko balio izan zuen.

Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes