2006 – 2007 denboraldia

Osasunak maratona irabazi du

KURTSORIK LUZEENEAN, 60 PARTIDA OFIZIAL, UEFAKO KOPAN PRIMERAN ARITU DA. ETA LIGAN, MANTENTZEAREN PROBA GAINDITU DU.

Osasunak maratona irabazi du

Bere historiako denboraldirik garrantzitsuena osatu izanagatik (2005-06), Osasuna KAk oztopo jauzi maratoiari egin beharko dio aurre. Goizetik gauera futbolaren aristokrazian sartzeak zerga latzak dakarzkio, Osasunak bezala, beharra dohai bihurtzetik bizi den eta baliabide murritzak dituen klub bati. Kirol proiekturako aurreikusitako gastu mugatik milimetro bakar bat ere mugitu gabe, Osasunak Everestera igo beharra zuen: zoratzeko moduko egutegia gainditu eta soilik adimen gogorrenek jasateko moduko desgaste psikiko bati eutsi beharra zion bere susperraldia mantentzeko. Bere garai onenei distira ematen jarraitzeko.

Zetorkionari aurre egiteko, taldeak oinarrizko hainbat aldaketa egin zituen. Arriskuaren alde egin zuen apostu: entrenatzaile hasiberri bat, Jose Angel Ziganda, taldea aski ezaguna zuena eta motxila ilusioz beteta zekarrena; arrakasta izateko gogo biziz zeuden izen askorik gabeko jokalari sorta (Hector Font, Soldado, Juanfran, Juanlu, Nekounam); eta azkenik, harrobiari egindako ohiko keinua (Monreal). Goiz hasi zen Osasuna lanean. Txupinazoak 2006ko Sanferminak iragartzen zituen bitartean, profesionalak izerdi patsetan zebiltzan egokitzapen lanetan, piriniotako mendietan barna euren giharretan aurretik zeukaten 11 hilabetetako txapelketarako oxigenoa gorde asmoz.

Champions zirraragarria

Lehendabiziko erronka uda bete-betean iritsi zen. Abuztuaren 8an jokatuko zen Championsaren joaneko prebiaren kanporaketa. Europako talde onenen artean sartzeko aukera ezinhobea. Hanburgo izanen zen aurkaria, eta honek jada idatzia zuen bere izena Europako garaileen zerrendan. Gogorra lehendabizikoa. AOL arenan eskuratutako berdinketak ilusioa piztu zuen Osasunako jarraitzaileen artean: egoera idilikoan ikusten zuten euren burua, itzulikoan Alemanak mendean hartuko zituztela uste zuten eta ligaxkan Europan aspalditik jaun eta jabe ziren Bayern, Milan, Manchester, eta abarren kontra arituko zirela ziurtzat jotzen zuten

Abuztuaren 22an jokatu zen kanporaketaren bigarren itzulia kolorez gainezka zegoen Nafarroako Erresuman. Zoriak Hamburgo pasatzea nahi izan zuen amaitzeko gutxi falta zela, De Jonkek gol bat egin zuenean (1-1). UEFAk orduan ez zuen mina arintzeko balio. Jasotako kolpeak taldearen aldartea birrindu zuen eta liga shock egoeran hasi zuten. Taldeak oreka galdu zuen, balantzaka hasi eta orduan zalantzak sortu ziren. Ligako zazpi partidetan, zazpi porrot jarraian jaso zituenean, beldurrak nabarmen egin zuen gora.

Balaidosen eskuratutako 0-2kotik, irailaren 24etik, azaroaren 26ra bitarte, Deportivoren bisita arte, Peña Sport izan zen Osasunak mendean hartu ahal izan zuen talde bakarra (4-0). Hura, errege kopako final hamaseiren itzuliko partidan gainditu zuen. Taldearen jokoa epelegia zen, ezegonkortasun defentsibo nabarmena erakusten zuen eta ziurtasun eskasa errematean.

Erreakzio aparta

Etxean Real Madriden aurka (1-4) eta Huelvan (2-0) jasotako bi porrotek alarma guztiak piztu zituzten. Jaitsieraren deabruak nerbioek jotako inguru guztia hartu zuen. Hainbesteraino, non batzuk entrenatzailearen dimisioa eskatzen hasi ziren. Baina hondoratze giro horretan, zuzendaritzak burua hotz mantendu zuen eta egoera gainditzeko profesionalek zuten gaitasun eta konpromisoan sinetsiz, hauek babestu zituen.

Aldagelan beharrezkoa zen norabide aldaketa emateko ekimenaren ostean, inflexio puntua etorri zen. Galtzekorik ezer ez duenaren amorruaz jokatutako partida baten ondotik, zeinean gol egiteko gaitasun ikaragarri bat egon baitzen, Osasunak Deportivo zapaldu zuen (4-1) eta zazpi egun geroago oreka berreskuratu zuen La Romaredan lortutako zorioneko garaipenaren ondoren (1-2). Sailkapena lasaitu eta aldagelari autoestima bueltatu zioten hiru puntu ekarri zituzten etxera.

Egun horrez geroztik, taldeak garaipen olatu bati eutsi zion eguberrietako jaiak arte. Zazpi garaipen jarraian. UEFAren hamaseirenetan aritzea ziurtatzen zuten Odenseren eta Parmaren aurkako bi garaipenez gain. Horrek guztiak Osasunaren jomuga guztiak jarri zituen berriro ere mahai gainean eta turrona jatera joan ziren Futbolaren Historia eta Estatistiken Nazioarteko Institutuak abenduko talde onena izendatu ostean. DAtuez haratago, futbola zerion zelaian hain ongi gutxitan ibiltzen den taldeari.

Etxean ezinean

Oporretik bueltatzeak garaipen segida eten zuen. Ligan lortutako puntu andana zela eta, arreta Errege Koparantz zuzendu zen. Bertan, Osasunak distira handiz gainditu zuen Madrilgo Atletico final zortzirenetan. Eta UEFA Kopan ere, bertan jarraitzaile guztiak zer gertatuko zain zeuden Burdeosen aurkako kanporaketa erakargarrian. Ligan, taldea ezinean zebilen etxean. Lau hilabete eman zituen bertan garaipenik ospatu gabe. Etengabe aurrera zihoan Europako bideak arreta guztia bereganatu zuen. Are gehiago Getafek final laurdenetan Kopako ibilbideari amaiera eman eta gero. Girondinsen kanporaketa hunkigarriaren ondotik eta ondorengo partidan RAngersen aurka erakutsitako nagusitasuna eta gero, osasunazaletasunak UEFA ikus zezakeen soilik. Ligan gorabeheratsu zebilen taldea, Celtaren (0-1) eta Espanyolen (0-2) aurka etxean jasotako porrot mingarriak meritu handiko Bartzelona (0-0), Sevilla (0-0) edo Valentziaren (1-1) aurkako berdinketekin eta etxetik kanpo lortutako garaipen esanguratsu pare batekin uztartuz; Tarragonan (2-3) eta San Mamesen (0-3). Horrek Jaitsieraren mamuak urrun mantentzeko balio zuen.

UEFAk bereganatzen du arreta gutia

UEFAk bereganatzen du arreta gutia

Apirilean foku guztiak Europara begira zeuden. Leverkusenen kontrako final laurdenek pasio gorritxoaren sugarra bizirik mantentzen zuten. BayArenan lortutako garaipen historikoak (0-3) mugarri bat ezarri zuen eta bainu osasunazale ikaragarria suposatu zuen. Meritua handiagoa da kontuan hartzen badugu taldeak garai hartan Puñalek eta Nekounamek suposatzen zuten zelai erdiko gotorlekua galdu zuela. Zigandak zalantza izpirik gabe harrobiko Jon Erice hautatu zuen lan horretarako eta hau paregabe aritu zen. UEFAk arreta guztia bereganatu zuen. Osasuna inoiz ez zen finalaurreko batera iritsi. Burdeosen ametsetan hasi zen zalegoak Glasgowera itzultzea posible ikusten zuen. Baina azkeneko oztopo bat igaro beharra zegoen, orduko txapelduna. Eta hor amaitu zen abentura. Sevillak Erresumako 1-0ekoa gainditu, eta amestutako finalera iristeko ilusioak zapuztu zituen.

Mantentzeari itxoiten

Europatik kanporatuak izateak aldagelaren aldartea birrindu zuen. Taldea oso baxu iritsi zen Ligara eta alarma guztiak piztu zituzten bi porrot jasan zituen jarraian. Bata Mallorcan (3-1) eta bestea Vila-realen aurka Nafarroako Erresuman (1-4). Zorionez, Osasunak erantzuteko indarrak zeuzkan oraindik. Plantilaren gestio abilak, entrenatzaileak ezarritako errotazio politikari esker, taldearen berreskuratze mentala ahalbidetu zuen Levanteren (1-4) eta Errealaren (1-0) aurkako bi partida erabakigarrietan, horrela mantentzea ziurtatuz. Urtearen azkeneko bi datek kirol konpromisoa zalantzan jartzen zuten ahots ugariren aurrean aldagelaren etika babesteko baliagarriak izan ziren. Baita harrobitik ekarritako hainbat perla aurkezteko (Sola, Jokin) eta talde honetan arrastoa utzi zuten jokalari batzuen agurra eszenifikatzeko (Muñoz, Milosevic, Valdo, Raúl, Soldado). Holaxe amaitu zen kurtsorik luzeena. Hirurogei partida eta gero, egindako lanagatik eta esfortzuagatik pozik, atseden hartzeko garaia iritsi zen. Inolako ustekaberik sufritu gabe Everest zapaldu ondoren.

Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes