90ko hamarkada

UEFA Kopa distiratsua

Osasuna KAk hazten jarraitu zuen hitzaren zentzu zabalean. Urrezko garaia bizi zuen Klubak eta 1992/92 denboraldian partehartze bukaina burutu zuen UEFA Kopan

UEFA Kopa distiratsua

Lehendabiziko kanporaketa Sofiako Slaviaren (Bulgaria) aurka jokatu zen. Lehen itzulian kanporatu izan zen talde hura. Sofian 1-0 galdu eta gero, 4-0eko borobilaz irabazi zen etxean.

Bigarren kanporaketan, Stuttgarteko alemaniarrak arerio indartsua izan ziren. Iruñean jokatutako joaneko partida hutsean amaitu zen. Itzulikoan, Neckarstadion estadioan, gorritxoek eren historioako beste orri bat urrez idatzi zuten partida gogoangarri hartan. 2-3 irabazi zuen talde nafarrak eta europar txapelketako final zortzirenetarako sailkatzea lortu zuen horrela.

Hirugarren kanporaketan Osasunari urte hartako irabazle izanen zen taldea egokitu zitzaion: Amsterdamgo Ajax. Sadarren 1-0ekoagatik galdu zen eta itzulikoan Düseldorfen (Alemania) jokatu zena Ajaxek zelaia itxita zuelako, 1-0ekoagatik galdu zen nazioarteko jokalari esanguratsuz osatutako talde haren aurka.

UEFA Kopa distiratsua

Osasunaren urrezko garaia 1993/94 denboraldian amaitu zen. Kluba berritze fasean murgilduta zegoen erabat. Ezegonkortasun hoenen ondorioz, jaitsierarekin amaitu zen denboraldi hura. BErtan 2000. urtera arte jarraituko zuen taldeak. 1994ko maiatzaren 1a izan zen erorketa gauzatuko zen eguna, Osasunak jaitsieraren zapore garratza dastatuko zuen.

Fermi Escurrak kargua utzi eta Javier Garrori (1994/96) eman zion bidea. Geroago Juan Luis Irigaray (1996/98) etorriko zen.

Lau urtetan bi presidente izateaz gain, zazpi entrenatzaile desberdin eseri ziren Osasuna KAren bankuan tarte berean: Txetxu Rojo, Manolo Los Arcos, Paquito, Rafael Benítez, Pedro Mari Zabalza, Miguel Sola eta Enrique Martín.

Azkeneko honek, 1996/97 denboraldian talde nafarra zulotik aterako zuen. Osasuna Bigarren B Mailara jaistear zen baina Enrique Martinek, harrobiko hainbat jokalarirekin batera, azkeneko lau liga partidak irabazi zituen (Badajoz, Levante, Alavés eta Mallorca) eta azkenekoa berdindu (Eibar) horrela salbazioa lortuz.

Berriro ere handienen artean

1998an, Javier Mirandak Osasuna KAko presidentzia eskuratu zuen eta bertan bere bigarren urtea egin zuenean Miguel Angel Lotinarengan jarri zuen konfidantza bere kirol proiektua aurrera eramateko.

Hala bada, 1999/2000 denboraldia amaitzearekin batera, Osasuna handienen artean sartu zen berriro. Bigarren Mailan sei denboraldi egin eta gero, taldea lehendabiziko Mailara igotzea lortu zuen. Txapelketaren azken jardunaldian, Osasunak Recreativo de Huelva garaitu zuen (2-1) eta gorritxoak merezita itzuli ziren Izarren Ligara.

2002 urtean, Lehendabiziko Mailan bi urte burutu ostean, Javier Mirandak eta Miguel Angel Lotinak Osasuna KA utzi zuten Pachi Izcori eta Javier Aguirre 80ko hamarkadako jokalari ohiari lekua uzteko. Presidente eta entrenatzailea hurrenez hurren. Taldeak erosotasunez eutsi zion lehen mailari hirugarrenez jarraian.

Javier Aguirre berriro izan zen taldearen entrenatzaile 2003/04 denboraldian, izugarrizko urtea gorritxoendako. Mantentzea txapelketa amaitu baina jardunaldi dexente lehenago ziurtatua zen eta liga amaierara arte UEFAko Kopan aritzeko postua eskuratzeko aukerarik bazen Nafarrek garaipen garrantzitsuak eskuratu zituzten Santiago Bernabéu Real Madriden aurrean (0-3), edo Mestallan Valentziaren aurrean (0-1). Azkeneko honek irabaziko zuen liga. Instituzioei dagokienean, Nafar Gobernuak Arangurengo Bailararen subsidio arauen moldaketa proiektua onartu zuen Taxoareko Instalazioak handitzeko. Horrela, Osasuna KAk 300.000 metro kuadro baino gehiagoko eremua izanen zuen Futbolaren Hiria sustatzeko.

Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes