80ko hamarkada

Europako debuta

1979/80 hamarkadan, 17 urte eta gero, Osasunak Lehen Mailara igotzea lortu zuen. Bertan 14 denboraldi eginen zituen jarraian. 1980ko ekainaren 2an, Murtziako La Condomina zelaian lortutako garaipen agoniko batek dantzan jarri zituen gorritxoak

Europako debuta

Chuma Rándezen gol batek igotzeko aukera eman zion 7.000 jarraitzailek lagundutako Osasunari Murtziar lurretan. Iruñea sekulako jai giroan murgildu zen eta bere kaleak ospakizun jendetsu baten lekuko izan ziren. Milaka zale gorritxok ospatu zuten lortutako arrakasta.

Elitean egindako lehen urteetan, Osasunaren bereizgarri zen txapelketako ezustekoa izatea. Pepe Alzatek bankutik sortu zuen etxean garaitzeko zaila zen eta etxetik kanpo gehienetan borrokalari zen taldea.

Alderdi instituzuionalean, 1982/83 denboraldian Taxoareko Instalazioak inauguratu ziren, eta 80.000 metro kuadroko eremu harekin, harrobiarekin lan egiteko aspaldiko gogoari forma eman zitzaion. Futbol eskola bat sortu zen etorkizuneko jokalari gorritxoak hezteko.

Pepe Alzateren irteerak jarraitzaileentzat ezezaguna zen gizon baten etorrera suposatu zuen: Ivan Brizc Jugoslabiarra. Ligako izarrek, -Maradona tartean- Sadar estarioa bisitatzen zuten eta gorritxoek handienen artean mantentzeko beharrezko puntuak lortzen zituzten.

Taldeak handitzen jarraitu zuen 1984/84 denboraldian sailkapenean lortutako seigarren postuak UEFA Kopan sartzeko eskubidea eman zien arte.

Europako debuta

1985/86 denboraldian beraz, Osasuna KAk debuta egin zuen lehiaketa europar batean. Lehen itzulian, Eskoziako Glasgow Rangers kanporatu zuten Iboxen 1-0 galduz eta Iru&ntile;ean 2-0 itzuliko partida irabaziz.

Bigarren kanporaketan ametsa amaitu zen Warengen Belgiarrek kanporatu ostean. 2-0 joanekoan eta 2-1 itzulikoan Sadarren. Patxi Ripodas izan zen UEFA Kopan gola sartu zuen Osasunako lehen jokalaria Glasgow Rangersi egindako golari esker.

Zabalza Aroa

Etxeko lehiaketan gauzak ez ziren erabak gaizki ibili, taldeak ligako 14. postuan amaitu baitzuen

Esan beharra dago urrengo urtean gorritxoek 18. postuan amaitu zutela eta jaitsiera azken momentuan emandako play off bati esker sahietsi zuela. Bitartean, Ivan Brzic kargugabetua izan zen lehiaketa hasi eta aste gutxira eta Pedro Mari Zabalzak bete zuen bere lekua osasunaren bankuan.

Teknikari nafarrak denborarekin handienen pareko indarra izanen zuen taldea osatzeari ekin zion.

Bosgarren postua 1987/98 denboraldian, hamargarren hurrengo urtean eta zortzigarrenak laurogehiko hamarkadaren amaieran. Historiak Osasuna KArentzat zer edo zer handia gordea zuenaren seinale.

Horrela, 1990/91 denboraldia ahaztezina izan zen Klubarentzat, orduan lortu baitzuen laugarren postua sailkapenean, inoiz bere historian lortutako posturik onena.

Gorritxoek, bigarrenez ziurtatu zuten euren partehartzea UEFA Kopan. 1990eko abenduaren 30eko data bereziki ahaztezina suertatzen da. Egun hartan, Osasunak mendean hartu zuen Real Madrid Santiago Bernabeun 0-4ko emaitzarekin. Hiru gol egin zituen Jan Urban poloniarra osasunazaletasunaren idolo bilakatu zen orduan.

Maila Instituzionalean, 1987an Taxoareko Instalazioen ondoko 80.000 metro karratuko lursailak erosi ziren eta 1990ean Goiko Aurreko Tribuna Nagusia inauguratu zen Sadar estadioan, 4000 ikuslerendako edukiera zuena.

Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes