60ko hamarkada

Donibanetik Sadarrera

Taldea zilarrezko mailan ziharduela, Donibaneko zelai enblematikoa saldu zitzaion 1966ko apirilaren 9an 40 milioi pezetaren truke Sociedad Navarra SA elkarteari. Zelai zaharraren salmentatik lortutako dirua zorrak kitatzeko eta entitate gorritxoak bizi zuen egoera ekonomiko zaila hobetzeko baliagarri izan zen.

Donibanetik Sadarrera

1967ko irailaren 2an, Sadar estadio inauguratu zen, Zelai modernoa eta 25.000 ikusle eroso egoteko moduko edukiera zuena. Zelai berrian jokatutako Inaugurazio partidak aurrez aurre jarri zituen Real Zaragoza eta Victoria de Setúbal. Partida banako berdinketaz amaitu zen. Hurrengo egunean, gorritxoak Victoria de Setubalen aurka aritu ziren eta 3-0ekoagatik irabazi zuten. Osasunak Sadarren egindako lehen gola Osabak egin zuen. Zoritxarrez, Lehen mailako zelaia edukita ere, urte hartan Osasuna Hirugarren Mailara jaitsi zen. Urte hartan bertan, estadio ondoko Osasuna KAren Instalazio Parkearen lanak hasi ziren.

Hurrengo denboraldietan etengabe aritu zen Osasuna Hirugarren eta Bigarren Maila artean gora eta behera. 1970/71 denboraldian Emilio Garcia Ganuzak Jacinto Saldise ordezkatu zuen Osasunako presidentzian. Entitatearen urrezko ezteiak taldea Bigarren Mailan zegoela ospatu ziren zoritxarrez. Urteurrena ospatzeko gorritxoek hainbat talde hartu zituzten Iruñean. Hala nola, Belgradoko Izar Gorria (1-3), Uruguayko Liverpool (0-1) eta Real Madrid. Talde txuriaren aurkako partida Osasunak irabazi zuen.

1971/72 denboraldian Fermin Ezcurraren garaia hasi zen. Bera presidente zela zorion urteak iritsi ziren kirol zein instituzio alorrei zegokienean. Gauzak horrela, 70eko hamarkadaren amaieran Lehendabiziko Mailara igotzea lortu zen berriro ere.

Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes