50ko hamarkada

Eraldaketa sakona

50ko hamarkada plantila berrikuntza sakonarekin hasi zen eta harrobiaren aldeko apustu nabarmenarekin. Gordejuela, Esquisábel, Esteban Areta, Cacho López, Joaquín Goñi eta Chuchín Armendáriz bezalako jokalariekin hain zuzen ere

Eraldaketa sakona

Taldeak maila korapilatsuan egoki zebilen kontuan hartzen badugu jokalari asko Lehen Maila Erregionaletik Bigarren mailara pasa zirela. Osasunak zazpigarren amaitu zuen. Denboraldi hartan diru bilketa handienaren errekorra hautsi zen Donibanen Osasuna eta Zaragoza aurrez aurre jarri zituen partidan 250.000 pezeta bilduta.

1951/52 denboraldian Lehen Mailara igotzeko ametsa behatz puntekin laztandu zuten. Plantila berrindartu zen berriro eta sartutako jokalarien artean Maxi Rox izan zen nabarmenena. Aipatu beharra da ere Donibaneko estadioa bete zela (12.000 ikuslerekin) Logroñesen aurkakopartidan. Norgehiagoka honetan Rosek garaipen gorritxoaren bi golak egin zituen. Ros izan zen ere Barakaldoren aurkako penalti erabakigarria huts egin zuena. Azkenean Osasunak ez zuen gutiziatutako igoera lortzerik izan.

Zorioneko urteak

Bigarren aldiz Lehen Mailara igotzea lortu zen 1952/53 denboraldian Tomas Arnanz teknikariaren gidaritzapean. Hala ere, espainiar ligara itzultzean, Osasunak desengainua sortu besterik ez zuen egin eta lehiaketaren amaieran Bigarren Mailara itzuli zen.

Zorioneko urteak

Hurrengo bi urteetan, gorritxoek egin beharrekoa egin zuten zilarrezko mailan eta 1956/57 denboraldian, Baltasar Albeniz entrenatzaile zela, Osasuna berriro bueltatu zen handienen artera Lehen Mailarako igoera eskuratuz. Hirugarren aldia zuen bere historian eta bertan lau denboraldi egin zituen jarraian. Osasuna gabeziatik superabitera pasa zen ekonomiaren alorrean eta urte onak izan ziren kirolarenean ere. 1957/58 denboraldia gogoangarria izan zen. Nafarrek bosgarren postuan amaitu zuten txapelketa Donibaneko zelaian hainbat garaipen entzutetsu eskuratuz: Reala (3-0), Español (3-2), Real Madrid (1-0), Sevilla (3-2) eta Bartzelona (1-0).

Taldea Lehen Maila egonkortu zela zirudien, baina 1959/60 denboraldian, bigarren mailarako bidea hartu zuen taldeak halabeharrez. Hiru entrenatzaile aritu ziren denboraldi hartan banku gorritxoan: Eizaguirre, Salvatierra eta Gual. Osasunak azken postuan amaitu zuen denboraldia. Jacinto Saldisek Klubaren presidentetza bere gain hartu zuen orduan eta entenik gabe ariko zen bertan 1970. urtera arte.

Hala eta guztiz ere, Bigarren mailako egonaldia laburra izanen zen, Lehen Mailara igotzea lortu baitzen sekulako denboraldi baten ondotik 1960/61 denboraldian. Lehendabizikoak txapelketa amaieran, 21 garaipen, 4 berdinketa eta soilik 5 porrot. Osasunak 83 gol egin zituen urte hartan eta soilik 25 jaso. Denboraldi hartan Ignacio Zoco eta Felix Ruiz Real Madrilera joan ziren 6 milioi pezetaren truke. Gutxitan ikusitako diru kopurua garai hartan.

Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes