40ko hamarkada

Urte korapilatsuak

1941/42 denboraldiaren hasieran Osasuna KAk ahal egin guztia egin zuen Lehen Mailara itzultzeko

Halaxe zabaldu zuten eta halaxe erantzun zuten jarraitzaileek, 2.200 bazkide baino gehiagorekin. Baina emaitzak ez zeuden taldearen alde eta taldeak azkenaurreko postuan amaitu zuen txapelketa 13 puntu besterik ez zituela. Entrenatzaile berarekin jarraitu zuten, baina kanpaina kaskarrak presidente aldaketa ekarri zuen. 1941eko maiatzaren 20an Antonio Lizarra izendatu zuten presidente. Hurrengo denboraldia ez zen hobea izan. Aldaketa gutxi egin ziren taldean arazo ekonomikoak zirela eta. 1942/43 denboraldia nahiko motela izan zen ere eta taldeak ia ia jaitsiera promozioa jokatu behar izan zuen.

Jaitsiera baina, hurrengo kanpainan iritsi zen, 1943/44ekoan. Kirol krisialdiari instituzionala elkartu zitzaion. Antonio Lizarra presidenteak kargua utzi zuen eta bere lekua Antonio Archancok bete zuen. Honek hiru hilabete besterik ez zituen egin presidentzian, gorritxoen zorra ia 300.000 pezetakoa zela ikusi zuen arte. Horrela, Osasunaren gidaritzan denbora laburrena egin duen presidentea bihurtuz. 1943ko abenduaren 24an hartu zuen kargua eta 1944ko martxoaren 21ean utzi. Berriro ere Antonio Lizarra agertu zen.

Osasuna KA Hirugarren mailako putzura bueltatu zen 1944/45 denboraldian. Hau da, 14 denboraldi egin zituen 1. eta 2. mailan. Talde gorritxoak bere jokalari nabarmenenak galdu zituen, hala nola Vergara, Bienzobas eta Aranaz. Taldea bere gain hartu zuen Seve Goiburu jokalari ohiak, baina ezin izan zuen denboraldia amaitu. Bete jokalari ohi batek hartu zuen bere lekua: Emilio Urdirozek. Bere gidaritzapean, Osasunak igoera fasera iristea lortu zuen, aukerarik gabe baina. Egoera ekonomiko kaskarrak, deitutako hamairu jokalariak, entrenatzailea eta masajista bi taxi handitan mugitzera behartzen zituen.

1945/46 denboraldia egoera ekonomiko lazgarriagatik oroitua izanen da. Horri aurre egiteko, Zuzendaritza Batzordeak 4000 pezeten truke Donibaneko zelaia Frente De Juventudesi alkokatzera beharturik ikusi zuen bere burua. Kirolari bagagozkio, Osasunak bosgarren postuan amaitu zuen liga eta Kopako lehen itzulian kanporatua izan zen. Entitateak 200 bazkide inguru zituen besterik ez.

Hurrengo denboraldian, berpizte gorritxoa hasi zen, beste behin ere Antonio Lizarraren eskutik. Taldea 3000 bazkide izatera pasa zen, plantilak berrikuntza garrantzitsuak jasan zituen eta taldearen gidaritza lanetan Amadeo Labarta aritu zen. Emaitzak eta jokoa bera iritsi ziren eta ligaxkan igoerak ihes egin bazuen ere, ilusioa bueltan zen Hirugarren Mailako txapelketa lortzearekin. Era berean entitatea profesionalizatzen hasi zen Angel Vizcay Martinezen etorrerarekin batera, 1946. urtean, Klubaren idazkari izateko etorri zena. Pedrin eta Bidegain bezalako jokalariak fitxatu ziren, nahiz eta kanpaina horretan agurra eman zitzaion Julian Vergara golegileari.

1947/48 denboraldia aurrekoaren isla izan zen Hirugarren mailako txapelketari eta igoera faseko desengainuari zegokienean. Hala ere, kirol bolada onak Klubaren kontuak onbideratu zituen. Zorra kitatuta, Antonio Lizarra presidenteak Antonio Martin Isturizi pasa zion agintearen txanda.

1948/49 denboraldian, hirugarrenez jarraian, Osasuna KAk igoera zuen helburu. Hau ez zen zelaietan egindako lanaren bidez iritsiko, Bigarren Mailako Taldeen kopurua handitzearen erabakiagatik baizik. Ordutik aurrera, bi taldek osatuko zuten Bigarren Maila. Erabaki honek Osasunaren igoera automatikoa suposatu zuen, liga Hirugarren mailako lehen postuan amaitu baitzuen.

1949/50 kanpainan Osasunak Bigarren Mailari eustea lortu zuen, baina ez estutasunik pasa gabe. Horretarako ahalegin ekonomikoa egin zen jokalari berriak ekartzeko eta baita 200 leku gehiago eraiki ziren Donibaneko zelaiko gol tribunan eta alboetan. Horrek klubaren ekonomiari erasan zion eta honek denboraldia zenbaki gorriekin amaitu zuen.

Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes