30ko hamarkada

Bigarren Mailara igotzea

1931/31 denboraldian, Osasuna KAk Bigarren mailara igotzea lortu zuen

Bigarren Mailara igotzea

Martín José Muguiroren gidaritzapean, 1931/32 denboraldian, Osasuna KAk Bigarren Mailara igotzea lortu zuen. Ohiko ligaz gain, Sabadaell eta Madrilgo Nacional-en aurka bi kanporaketa gainditu behar izan zituen hurrenez hurren. Lorpen garrantzitsu hau eskuratu zuen taldea honakoa izan zen: Baraibar, Apat, Muguiro, Moreno y Urdiros I, Villacampa, Senosiain, Urdiros II, Irigaray, Bezunartea, Urrizalqui, Gil, Julio Iturralde, Oyaneder, Katatxu eta Sagües. Osasunak ez zuen partida bakarra ere galdu Donibaneko zelaian.

1932/33 denboraldian Julian Vergara sartu zen lehendabiziko taldean 17 urte zituela. Urte hartan izar bat jaio zen. Debuta egin zuen denboraldian 35 gol egin zituen. Bera eta bestelako laguntzaile batzuekin - Bienzobas anaiak, Custodio eta Paco- Osasuna KAk mailari eutsi zion Bigarren mailan aritu zen lehendabiziko urtean. Kanpaina hartan aipatzekoa izan zen gorritxoek zeukaten gola egiteko gaitasuna. 8 gol egin zizkion Couñari sei Murtziari eta 5 Madrilgo Atleticori.

Osasuna KA bigarren mailan egonkortzen zihoan eta 1933/34 denboraldian Kopan distiratu zuen batipat. Lehen kanporaketan Madrilgo Atletico garaitu zuen eta bigarren itzulian Real Madrid egokitu zitzaion. Talde txuriak egiten zuen lehen bizitaldia izan zen hura. Sarrerak 7,50 pezeta balio zituen eta 9.000 pertsona elkartu ziren Donibaneko zelaian partida ikusteko asmoz. 35.000 pezeta lortu ziren, 1930eko errekorra hautsiz, non Alavesen etorrerak 20.000 pezeta utzi zituen. Osasunak bi pertidak galdu zituen (0-3 eta 5-1).

Lehenengo mailara igotzea

Zilarrezko mailan egonkortzetik, 1934/35 denboraldian Lehen Mailara igotzea lortu zen

Lehenengo mailara igotzea

Emilio Urdirozek gidatu zuen talde hura. Jokalari nabarmenenak Iturralde, Vergara, Paco Bienzobas eta katatxu ziren. Osasunak ohiko ligako lehendabiziko postua eskuratu zuen eta igoera Hércules, Celta, Murtzia, Sabadell eta Valladoliden aurka jokatu zuen. Gorritxoek nahi ta nahiez irabazi behar zuten Murtziaren aurka Donibanen jokatutako partida. 3-0ekoagatik irabazi zuten eta Iruñeak lehendabiziko aldiz ospatu zuen Maila gorenera igoera. Honakoek osatu zuten orduko hamaikakoa: Urreaga; Ilundáin, Recarte, Ruiz, Cuqui Bienzobas, Urdiroz II; Castillo, Iturralde, Vergara, Paco Bienzobas y Katatxu.

Denboraldi hura kopako finalaurrekoetan sailkatzea lortu zutelako ere izanen da oroitua. Hiru kanporaketeri egin behar izan zien aurre, Lehendabiziko biak Badalona eta Zaragozaren aurkakoak hurrenez hurren. Finalaurrekoetan Sevillaren aurka galdu zuen Nervion zelaian (4-1) eta polemika sortu zen Donibanen.

Osasuna KAren lehen mailako abentura laburra izan zen. 1935/36 denboraldian ikusi ahal izan zenez. Azkeneko postuan amaitu zuen, eta etxean nolabaiteko erregulartasunari eutsi bazion ere, ez zuen puntu bakar bat ere lortu etxetik kanpo. Jokalariei dagokienez, 19 urte zituen Julian Vergararen gaitasun goleatzailea aipatu beharra dago.

Kopan, Osasuna KA finalaurrekoetan sartu zen berriz ere Santandergo Racing, Oviedo eta Betis atzean utzi eta gero. Zozketak Batzelona aurkari izatea erabaki zuen eta Donibanen jokatutako lehen partidaren ostean (4-2), gorritxoek finalera heltzeko itxaropenari eutsi zioten. Bartzelonan, jarraitzaileek ez zuten taldea bakarrik utzi nahi izan eta hainbat autobus antolatu ziren itzulera partidara hurbiltzeko. Ametsa 7-1 mingarri batekin amaitu zen.

Gudak behartutako etenaldia

36/37 denboraldia Guda Zibilak markatu zuen

Jokalarien kontratazioa eta lehiaketa beraren garapenak etenaldia jasan zuten, espero zitekeen bezala, guda zibila zela eta. Futbol jarduna lagunartekoetara mugatu zen. 1938. urtearen amaieran, "Copa del Generalisimo&unquot; deituko zen liga berria osatzen hasi zen. Orduko hartako ohiko hamaikakoa honakoa zen: Florenza; Cervantes, Laguardia, Casariego, Archanco, Echavarren, Nicanor, Alberto Gastón, Vergara, Iraburu eta Gómez.

1939/40 denboraldian nolabaiteko normaltasunera itzuli zen, lehiaketei zegokienean. Lehiaketari berriro hasiera ematerako orduan, 1935/36 denboraldian Lehenengo mailari eutsi zioten taldeak izanen ziren lehendabiziko mailan. Ez zen Osasunaren kasua izan, azken postuan amaitu baitzuen eta Madrilgo Atleticorekin batera bigarren mailara jaitsi zen. Bi igoera ere izan ziren, baina Oviedok, bere zelaia birrinduta zuenez, ezin zuen lehiaketan parte hartu eta beraz plaza bat bete gabe geratu zen. Osasuna eta Atleticoren artean jokatu zuten zelai neutralean (Valentzian). Atleticok 3-1 irabazi zuen. Osasunak hortaz, bigarren mailan jokatzeari ekin zion eta bigarren postua eskuratu zuen.

Zuzendaritza Batzordeari zegokionez, Espainiako Futbol Federazioak izendatutako Vicente Jáuregui zen presidentea.

1940/41 denboraldia FC Bartzelonak Julian Vergara fitxatu zueneko denboraldia da. Talde katalanak 80.000 pezeta ordaindu zizkion Osasunari. Paco Bienzobas bere aldetik, Realera joan zen. Bi baja hauek taldearen sortzeko eta egiteko gaitasuna nabarmen murriztu zuten eta ezin izan zitzaion igoerari aurre egin. Osasunak bostgarren postuan amaitu zuen Ramón Urrizalquiren gidaritzapean.

Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes