20ko hamarkada

Osasuna Klub Atletikoaren sorrera 1920an eman zen, egun eta hilabete zehatza zein zen zehazki ez badakigu ere.

Hala ere, orduko kronikek azaroko asteazken batez izan zela aipatzen dute. Sportiva eta New Club kluben bategitetik, Osasuna deituko zen entitatea sortu zen

1920 - Osasuna Klub Atletikoa

Hainbat futbol entitate desagertu eta gero, Iruindarrek uko egin zioten kirol hau Nafarroan desager zedin onartzeari.

Horretarako kirol entitate desberdinetako kideak elkartzen hasi ziren. Lehendabizi Sportiva elkartea sortu zen. Diru bilketa burutu zen baloi bat eta jantziak erosteko. Helburua, garai hartako militarren taldeen aurka aritzea Ilargi Erdiaren parkean jokatzen ziren partidetan.

Sportiva Elkarte barruan emandako desadostasunek eszisioa bultzatu zuten eta hala New Club izeneko elkarte berria sortu zen. Bi kirol entitate hauek, bi komisio sortu zituzten Klub berri baten sorrerarako beharrezko lana aurreratzeko. Sportiva Elkartearen ordezkari ziren Eduardo Aizpún, Francisco Altadill eta Gerardo Arteaga; eta New Clubarenak aldiz Joaquín Rasero, Augusto Vizcarra eta Ángel Goikoetxea.

Bilera guztiak zailtasun handirik gabe burutu ziren eta amaiera izan zuten Kutz Kafean, bi entitateak osatzen zituzten kide guztiak bildu zituen bilera batean.

Han zeudenek bozketa egin eta gero, Osasuna izena jaso zuen Klub berria sortu zen. Bateratze ekitaldia lehen aipatutako komisioak osatzen zituzten sei pertsonek sinatu zuten.

Banjamín Andoian Martínez izan zen klubari Osasuna izena eman ziona, euskaraz indarra, eritasunik eza edo bizkortasuna adierazteko erabiltzen den hitza.

Hasiera

Osasuna KAk 1920ko urriaren 24an eman zion hasiera bere kirol ibilbideari zabalguneko zelaian

Sortu berria zen taldea militarrez osatutako selekzio baten aurka aritu zen. Partida banako berdinketaz amaitu zen. Lehen hamaikakoa honakoek osatu zuten: Joaquín Rasero, Eduardo Aizpún, Urriza, Felipe Esparza, Néstor Aldabe, Txomin Meaurio, Víctor Idoate, Félix Azagra, Gaspar Moreno, Gorraiz eta Francisco Altadillek. Urte hartan bertan Klubaren lehen arrakasta iritsiko zen kirol lehiaketa batean: Bigarren Maila Erregionaleko txapeldunorde. Finala Irunean ospatu zen 1921eko apirilaren 10ean Luchana talde gipuzkoarraren aurrean (1-2).

Instituzionalki, entitateko lehen batzordea Joaquín Raserok, lehen presidentea, Lehen atezaina eta Klubaren lehen entrenatzailea, Agustín Vizcarra, Felipe Esparza, Eduardo Aizpún, Francisco Altadill eta Gerardo Arteagak osatu zuten.

Osasuna KAk zabalguneko zelaia eta hipodromokoa tartekatzen zuen orduko artan bere partidak jokatzeko. Gehienak lagunartekoak. 1921/22 denboraldian, Klubak bere partidak jokatzeko baldintzak betetzen zituen zelaia behar zuen, geroz eta interes handiagoa sortzen hasi baitziren. Hala, 1922ko maiatzaren 21ean Donibaneko zelaia inauguratu zen Arenas de Getxo taldearen aurkako partida batekin. Bitxia da Joaquin Raserok berak, Osasunako presidenteak, epaitu zuela norgehiagoka hura.Gorritxoen hamaikakoa honakoek osatu zuten: Areta, Planas, Néstor, Pinilla, Goñi, Lusarreta, Idoate, Azagra, Urkizu, Echaren eta Zala. Kirol aldersiari dagokionez aipatzekoa da Lehen maila Erregionaleko B serierako igoera.

1922/23 denboraldian, Osasuna KAk hamar partida ofizial ospatu zituen 5 garaipen berdinketa bat eta lau porrot jasoz. Taldea B Serieko Lehenengo Maila Erregionaleko txapeldunorde izan zen. Gertakari nabarmenena 1923ko urtarrilaren 7an jazo zen Donostian Esperanza taldearen aurka. Osasunak titulua eskuratzeko aukerak zituen eta Donostiaraino joan ziren hainbat zale tren batean eta 50 autobusetan. Norgehiagoka hutseko berdinketaz amaitu zen baina egia esan, Osasunak Atotxan galdu zituen txapeldun izateko aukerak Union Deportiva San Sebastianen aurkako partidan (4-3).

Osasunak laugarren urtea bete zuenean, hurrunera mugitu behar izan zuen, aurkari andaluziar eta katalanen aurka aritzeko. Horretarako B serieko Lehen Mailako Txapeldun izendatu behar izan zuen, geroago Kopari zoegozkion kanporaketak jokatzeko. Atlético Club Sevilla eta Tarrasa mendean hartu zituen baina finalean Acero de Bilbaoren aurka (2-1) galdu zuen, Sevillan ospatu zen partida bakarrean.

1924/25 denboraldia lehen atzerritarra ekarri zelako gogoratua izanen da. Entrenatzaile izateko ekarri zen Walter Gerbart alemariarra. Era berean, kanpaina horretan Osasuna KAk Argentinako Boca Juniorsen aurka lagunarteko partida bat jokatu zuen 1924ko apirilaren 19an hauek Europatik zehar zebiltzala probestuta. Porrotarekin amaitu zen partida hura (1-0) eta honakoek osatu zuten hamaikakoa: Emery; Abascal, Juanín, Ochoa, Gamborena, Ariz, Urkizu, Goiburu, Miqueo, Gurrutxarri eta Muguiro.

Goiburu, nazioartekoa

Osasuna KA A serieko Lehen mailan mantendu zen 1925/26ko denboraldian, orduko hartan areriorik handienak ziren Real Union eta Realaren atzetik sailkatuz eta Tolosa eta Esperanzaren aurretik

Goiburu, nazioartekoa

Osasuna KA A serieko Lehen mailan mantendu zen 1925/26ko denboraldian, orduko hartan areriorik handienak ziren Real Union eta Realaren atzetik sailkatuz eta Tolosa eta Esperanzaren aurretik. Kanpaina horretan Seve Goiburuk debuta egin zuen. Urte bat geroago, 1926/27 denboraldian, selekzioaren deia jaso zuen. 12 aldiz izan zen nazioarteko eta sei gol egin zituen. Lehendabizikoa debuta egin zuen egunean bertan Hungriaren aurka Vigon. Osasunari loturik izan zen 1928/29 denboraldia arte.

1927/28 denboraldia gertakari instituzionalek markatu zuten. 1928ko uztailaren 25ean Nafar federazioa sortu zen eta Osasuna jada ez zen erakunde Gipuzkoarraren menpe egonen. Beste gertakari aipagarri bat Real Madrilek Jaime Lazcano jokalari gorritxoa fitxatu zuela izan zen. Aipatu denboraldian 25 gol egin zituen.

1928/29 denboraldian sortu zen hiru mailatako liga: Lehendabizikoa, Bigarrena eta Hirugarrena. Osasunari, azken honetan egotea egokitu zitzaion Torrelavegako Gimnastica, Valladolid, Cartagena, Castelló, Murtzia, Zaragoza, Cultural Leonesa, Barakaldo eta Tolosarekin batera. Hirugarren mailako debuta Torreroren zelaian izan zen Zaragozaren aurka (2-1). Taldea honako jokalariek osatzen zuten: Osés; Apat, Urdiroz I, Gopegui, Sánchez, Urdiroz II, Sigues, Seve Goiburu, Urrizalqui, J. Goiburu eta Muguiro. Osasunak hirugarren postuan amaitu zuen

1929/30 denboraldia Osasunak ligan egindako plantoagatik izanen da oroitua. Ez zegoen ados egokitu zitzaion taldearekin. Soilik talde Gipuzkoarren aurka jokatu zezakeen eta ez Bizkaitarren aurka, eta horrek lehiatilan izandako etekinetan eragina zuen. Ez dugu ahaztu behar orduko taldeen diru sarrera ia bakarra lehiatila zela. Presio neurri honen ostean, taldea ahuldu egin zen, hainbat jokalari karismatikok taldea uztea erabaki baitzuten. Hutsune hauek beste jokalari batzuekin bete ziren, eta hauetarik aipatzekoa da Ángel Iturralde "Katatxu", barneko jokalari benetan iaioa urte luzez titular ukaezin izandakoa.

30. urtean Osasuna Klub Atletikoak Hirugarren mailan jarraitu zuen. 1930/31 denboraldian entitateak igoeraren erronkari aurre egin zion eta horretarako Zuzendaritza batzordeak agazaurtundua fitxatzea erabaki zuen. Zuzendaritzak bere egutekoan izandako eskuhartzeak kargua uztera bultzatu zuten denboraldi hartan bertan. Martín José Muguirok ordezkatu zuen.

Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes