Osasuna Beteranoak Kirol Elkartea

Gaztelu enparantza, 30 behea, 31001 Iruñea (Nafarroa)

veteranos@osasuna.es | veteranososasuna.com

Osasuna Beteranoak 1963an sortu zuen zazpi denboraldiz Osasuna Klub Atletikoko atezain izandako Eusebio Sanzek “Palotes”. Momentu hartan, elkarte honen xedea Osasunako jokalari izandakoak elkartzea zen, elkarren artean partidak jokatzeko edota herri desberdinetan partidak jokatzeko.

Prest zeuden ere euren presentzia beharrezkoa zen ekitaldietan egoteko.

Eusebio Sanz, “Palotes”, elkartearen benetako arima zen, berak lotzen baitzituen partidak, desplazamenduak, ekipajeen garbiketaz arduratzen zen, kideen arteko komunikazioa kudeatzen zuen, etab.

Denborak aurrera egin ahala, besteren artean, Ángel López, Chus Luengo, Juan Jesús Ostivar, Pepe Alzate, Esteban Iparraguirre, José Luis Torre eta Roberto Otaeguiren laguntza jaso zuen.

30 urtez inolako araudirik gabe ibili eta gero, 1995ean Osasunako Beteranoen Kirol Elkarte bezala sortu zen, oraingo honetan euren helburuak eta jardunbidea zehazten zituzten estatutuak izanik.

Kirol elkarte honen helburuak honakoak dira:

  • Batez ere futbolari dagokion kirol jarduera sustatu eta hortan aritzea.
  • Bere bazkideen giza eta kirol hezkuntza sustatzea eta horien interesen alde jardutea euren arazoak konpontzen lagunduz eta haiekiko elkarbizitza sustatuz.
  • Osasuna Klub Atletikoaren irudia hobetzen laguntzea eta bere izena zabaltzea egoera eta leku guztietan.

Gobernu Batzordea

Presidentea
D. Lucrecio Luquin Sagasti

Idazkari eta diruzaina
D. Juan Jesús Ostivar

Batzarkideak

  • D. Carmelo Andueza
  • D. Miguel Arenaza
  • D. Maxi Beperet
  • D. Ángel López
  • D. Javier Mina
  • D. Jesús Mari Yoldi
  • D. Pedro Mari Zabalza

Gobernu batzordearen bilerak hiru hilabetero ospatzen dira eta bazkide guztion asanbladak sei hilabetero.

Jarduerak

Osasuna Beteranoen Kirol Elkarteak denboraldiko zortzi bat partida jokatzen ditu. Ohiko aurkari izaten dira besteren artean Real Madrid, F.C. Barcelona, R.C.D. Espanyol, Real Racing Club, Real Sociedad, Real Zaragoza, Real Valladolid, Sporting de Gijón eta Real Burgos.

Normalean, partidak kirol giroan jokatzen dira, nahiz eta batzuetan norgehiagokek gizarte zentzua duten: helburu benefikoak, omenaldiak futbolariei, futbol zelaien inaugurazioa, edo ospakizun patronalak.

Era berean, denboraldian zehar hainbat gizarte jarduera burutu ohi dira, hala nola, jokalari ohiak dauden zahar-etxeak bisitatu edo orotariko gizarte elkarteekin elkarlanean haur gaixoekin edo adineko pertsonekin egotea.

Gainera, Kirol Elkarteak Osasuna Klub Atletikoarekin batera, Nafarroako Kluben hitzarmenen sinadurak, hitzaldiak edo Osasuna Fundazioaren bilerak bezalako hainbat konpromisotan parte hartzen du.

Partida egutegia
Jornada 08 LaLiga Santander LaLiga Santander
05 Octubre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
2-1
Osasuna Villarreal
Jornada 09 LaLiga Santander LaLiga Santander
18 Octubre 2019 21:00 h.
Los Cármenes
Granada CF
vs.
Granada CF Osasuna
Jornada 10 LaLiga Santander LaLiga Santander
27 Octubre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Valencia
Jornada 11 LaLiga Santander LaLiga Santander
31 Octubre 2019 19:00 h.
Iberostar Estadio
RCD Mallorca
vs.
RCD Mallorca Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes