Entrenamendua Osasuna
8 Maiatza - 11:35
Osasunak hirugarren lan saioa egin du Betisen aurka jokatu aurretik
Vicente Morenoren mutilek ateak itxita egingo dute lan saioa bihar Sadarren
Club Atlético Osasunak prest jarraitzen du Betisen aurka (igandean, 21:00etan, Benito Villamarinen) jokatuko duen partidarako. Gaurko saioa ateak irekita egin da Taxoaren, eta aktibazio eta futbol ariketak izan dira.
Moncayolak errekuperazio-prozesuarekin jarraitu du. Roberto Arroyo eta Pablo Valencia Osasunako jokalariek entrenamendua burutu dute.
Bihar, taldeak azken-aurreko lan saioa egingo du partidaren aurretik. Hori ateak itxita egingo da Sadarren. Gainera, larunbatean ateak irekita entrenatuko dute Vicente Morenoren mutilek Taxoaren. Taldea Sevillara joango da igande goizean.