Informazioa
4 Maiatza - 16:55
Benito Villamarinen jokatuko den partidurako 568 sarrera salgai
Osasunak 568 sarrera jarriko ditu salgai maiatzaren 5etik aurrera, 9:30etik aurrera, Benito Villamarinen jokatuko den Betisen aurkako partidurako. Sarreren prezioa 31,21 eurokoa da; izan ere, 30 euroko prezio nominalari kudeaketa gastuetako 1,21 gehitu zaizkio, eta bazkideek eta "Gorritxoa Naiz" txartelaren titularrek bakarrik eros ditzakete. Pertsona bakar batek eros ditzake ekarpen-txartel adina sarrera. Topaketa honetarako eserlekuak izendunak dira.
Sarreren salmenta maiatzaren 5etik, astelehena, 8ra, osteguna, egongo da zabalik 9:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara, maiatzaren 8an izan ezik, non ordutegia 09:30etatik 13:30etara izango den. Pertsona berak hainbat sarrera eros ditzake nahi adina txartel eramanda, eta gehienez ere 10 eserleku pertsona bakoitzeko. Iruñetik kanpo egoteagatik bulegoetan sarrerak erosteko aukerarik ez duten bazkide eta 'Gorritxoa Naiz' txartela duten guztiek Sevillan jaso ahal izango dituzte partidaren egunean. Horretarako, aldez aurretik klubarekin harremanetan jarri behar dute socios@osasuna.es helbidera mezu bat bidaliz eta ordaintzeko modua eta jasotzeko lekua eta ordua adieraziz.
Partida honetarako sarrerak izendunak dira. Club Atlético Osasunak ez du bere gain hartzen erosketa unean identifikatu ez diren pertsonek sarrerak erabiltzeko ardura. Sarbideetan, NANa eramatea gomendatzen da, edo, hori ez duten adingabeen kasuan, familia-liburua.