institutional

Noticias Osasuna

go back

Osasuna Promesas

29 Martxoa - 13:00

Osasuna Promesasek Sestao River hartuko du Taxoaren

Gorritxoen bigarren taldea bihar arituko da talde berde-beltzaren aurka salbazioagatik funtsezkoa den partida batean

Osasuna Promesasek Sestao River Club hartuko du igande honetan, 15:30ean, Taxoaren, Primera Federación Versus e-Learning-eko 30. jardunaldian. Santi Castillejok zuzentzen duen taldeak zazpi partida jarraian daramatza galdu gabe, joan den astean Amorebietaren aurka Uritxen berdindu ondoren (1-1).

Bestalde, Sestao Riverrek Taxoare bisitatuko du S. D. Tarazonaren aurka galdu ostean (0-2) Las Llanasen. Gorritxoak, 35 punturekin, hamaseigarren postuan daude sailkapenean, eta talde berde-beltza 31 punturekin dago azpitik.

Santi Castillejok Sestao Riverren aurkako partidarako deialdia eskainiko du bihar.


Santi Castillejo: "Orain ondo gaude eta zazpi jardunaldi jarraian daramatzagu galdu gabe, nahiz eta badakigun hiru puntu batu behar ditugula"

Partidaren atarian, Santi Castillejok klubeko hedabideei erantzun zien eta honako balorazioa egin zuen: "Partida honetan bi taldeok mailari eustea jokatzen ari gara, agian premiazkoagoa da haiek puntu batzuk gutxiago dituztelako, baina gu jakitun gara etxean jokatzen dugula eta irabazi egin nahi dugula. Orain ondo gaude eta zazpi jardunaldi jarraian daramatzagu galdu gabe, nahiz eta badakigun hiru puntu batu behar ditugula".

Gainera, Valtierrako teknikariak gaineratu duenez, "lortzen ari garen puntu hauek guztiak sendotzen dituen garaipena behar dugu. Taldeak hobetzen jarraitzen du, baina maila honetan partida guztiek balio handia dute talde guztientzat".

Sestapo Riverren partida eta jokoari dagokionez, "lehen itzulian Las Llanasen bizi izan zenaren ezberdina" espero duela adierazi du. "Etxetik kanpo hobeak dira, guri gertatzen zaigunaren antzeko zerbait, denboraldi honetan etxetik kanpo askoz puntu gehiago lortu dituzte. Oso fisiko ona duen jendea dute, hegaletatik joko ona, eta goian Leandro bezalako jokalariak dituzte, beti arriskutsua dena. Gainera, orain Gaizka defentsan berreskuratu dute eta horrek segurtasun handiagoa emango die. Partida oso zaila izango da, eta azken aldian jokatzen ari garen bezala jokatuko dugu, eta batez ere eraginkorrak izango gara ditugun aukeretan".

Relacionado

BABESLE NAGUSIAK

KosnerMacron

PREMIUM BABESLEAK

CelerCUNDigi

BABESLE OFIZIALAK

ToyotaCaixa BankSan MiguelJayloSRT AutomotiveSorareHalcon Viajes

LAGUNTZAILEAK

CocaColaDamik