Lehen taldea
17 Martxoa - 12:50
Osasuna Taxoaren entrenatu da
Osasuna gaur goizean entrenatu da Taxoaren, atzo Sadarren Getaferen aurka galdu ostean (1-2). Partida baten ondorengo saioetan ohikoa den bezala, plantilla bi lantaldetan banatu da, partidan zehar jokatutako minutuen arabera. Horrela, gehien jokatu zuten futbolariek birsortze lana egin dute, eta gainerakoak konpentsazio lanarekin aritu dira.
Azken orduetan aita izan den Aitor Fernandezek ezin izan du saioan parte hartu. Era berean, Ante Budimir, Bryan Zaragoza eta Enzo Boyomo internazionalak euren selekzioen kontzentrazioetara joan dira. Bestalde, Dimitrios Stamatakis Osasuna Promesaseko atezainak eta Rafa Fernandez Subizako atezainak lehen taldearen lan saioan parte hartu dute.