Lehen taldea
31 Uztaila - 20:40
Osasunak garaipena lortu du laugarren lagunartekoan (1-2)
Budimirren bi golek garaipena eman diote talde gorritxoari.
Real Sociedad:
Lehen zatia: Marrero, Odriozola, Zubeldia, Becker, G. de Zárate, Olasagasti, Sadiq, Javi López, Brais Méndez, Magunazelaia eta Martín.
Bigarrenean: Marrero, H. Traore, Martin (Dadie, m.67), Aritz, Gómez (Balda, m.67), Gorrotxa, Marin, Goti, Take, Maguna (Rupérez, m.67), Carlos.
Club Atlético Osasuna: S. Herrera, Juan Cruz (Abel Bretones, m.67), Torró, Moncayola (Ibáñez, m.67), Areso (Nacho Vidal, m.78), Moi Gómez (R. Peña, m.58), Budimir (Raúl, m.67), Iker Muñoz (Iker Benito, m.84), Jose Arnaiz (Rubén García, m.58), Herrando eta Catena (Unai García, m.78).
Epailea: Etayo Herrero
Golak: 0-1 (m.50): Budimir; 1-1 (m.54): Goti; 1-2 (m. 64): Budimir.
Partida hasieran Reala izan zen nagusi. Hala ere, partidako lehen abagunea Jose Arnaizek izan zuen. Gorritxoen hegaleko jokalariak jaurtiketa indartsua atera zuen areaz kanpotik, baina baloia zutoinaren kontra joan zen. Realak erasoan jarraitu zuen nafarren defentsaren aurrean, eta oso seguru agertu zen lehen 45 minutuetan. Lehen zatiko azken minutuan, Catenak buruz errematatu zuen korner bat, baina Marrerok baloia harrapatu zuen.
Bigarren zatian, Osasuna indartsu zelairatu zen eta laster aurreratu zen markagailuan. Budimirrek Aresoren pasea jaso zuen eta aurrelari kroaziarrak sare barrura bidali zuen errematea. 54. minutuan berdindu zuen Realak Gotiren bitartez. Gola sartu arren, Osasunak ondo kokatuta jarraitu zuen zelaian eta aurkariaren helmuga bilatu zuen bigarren gola lortzeko. Berriro ere, Budimirrek aurretik jarriko zuen Osasuna, Moncayolaren erdiraketa boleaz errematatuta. Norgehiagokaren azken txanpan, Vicente Morenoren taldea sendo agertu zen defentsan eta sendo baloiarekin Zubietan garaipena lortzeko.
Osasunaren hurrengo partida abuztuaren 3an, larunbata, izango da, 20:30ean, Lasesarren, Athletic Cluben aurka.