institutional

Noticias Osasuna

go back

Lehen taldea

25 Apirila - 12:10

Osasunak asteko hirugarren entrenamendu saioa osatu du

Talde gorritxoak teknika, jabetza eta futbol ariketak egin ditu.

Club Atlético Osasunak asteko hirugarren lan saioa burutu du gaur goizean Taxoaren, igandean Granada Futbol Taldearen aurka jokatuko duen partida prestatzen jarraituz (Los Carmenes, 16:15ean). Talde gorritxoak teknika, jabetza eta futbol ariketak egin ditu.

Aimarrek, Kike Barjak eta David Garciak errekuperazio prozesuekin jarraitzen dute eta Budimirrek bere atseden aldiarekin jarraitzen du. Mojica traumatismo batekin erretiratu da, ezkerreko orkatilan baloikada bat emateagatik. Saioan bigarren taldeko Sola, Arguibide, Christian Mutilva, Jon Garcia eta Azcona jokalariek hartu dute parte.

Taldea bihar entrenatuko da Taxoaren 10:30etik aurrera, Granada - Osasuna partidaren aurretik ateak irekita egingo den azken saioan. Jagoba Arrasateren planetan ohikoa den bezala, taldeak errekuperazio saio bat egingo du partidatik bi egunera eta prestaketa larunbatean amaituko du ateak itxitako entrenamendu batekin.

Patrocinadores

Colaboradores