5 Ekaina - 14:09
David Garcíaren mediku partea
Futbolariak lesioa du eskuin belauneko lotailuan
David Garcia futbolaria Nafarroako Unibertsitate Klinikan baloratu dute gaur goizean, atzo Girona F. C. taldearen aurkako partidan izandako lesioaren ostean. Atzelariak partida hasi eta berehala utzi behar izan zuen, eskuin belaunarekin keinu txar bat egin ostean. Erresonantziak baieztatu duenez, futbolariak II. graduko lesioa du eskuin belauneko lotailuan.
Klubeko Zerbitzu Medikoek Espainiako Futbol Selekzioari jakinarazi diote informazio hori, Luis de la Fuentek David Garcia deitu baitu Nations League-n Espainia ordezkatuko duen taldeko kide izateko. Erdiko atzelariak datorren ostiralean, ekainak 9, hasi behar zuen kontzentrazioa, baina atzo jasandako lesioak Espainiako taldearen elastikoa defendatzea eragotziko dio. David Garciak berehala ekingo dio sendatze-prozesuari.