3 Maiatza - 21:17
Nacho Vidalen mediku partea
Futbolariak lesio bat du, eta horrek denboraldi honetan berriro jokatzea eragotziko dio.
Nacho Vidalek Clínica Universidad de Navarran egindako proba medikoek berretsi egiten dute jokalariak lesioa duela ezker hankako aduktore luzean. Jokalariak ezin izango du berriro jokatu denboraldi honetan eta, beraz, ez da Errege Kopako finalerako prest egongo. Eskuin hegaleko gorritxoa joan den asteleheneko entrenamenduan lesionatu zen, Fútbol Club Barcelonaren aurkako partidaren aurretik.
Club Atletico Osasunak bere maitasun eta babes osoa helarazi nahi dio jokalariari, final historiko baterako sailkapenaren eta azken urteetako hazkundearen partaide baita.